Carmen Gisasola Biltzarrean izateko urratsak eman ditu Jaurlaritzak
Carmen Gisasola ETAko disidentea maiatzaren 14tik 20ra bitartean Bilbon egingo den Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean izan daiteke. Rodolfo Aresek gaur baieztatu duenez, Jaurlaritzak "gestio batzuk" egin ditu Gisasolak Biltzarrean parte har dezan.
Nolanahi ere, oraingoz erantzunik jaso ez dutela eta, beraz, "Biltzarrean izango den" esaterik ez dutela zehaztu du Aresek.
Gai honek polemika piztu du eta Antonio Basagoitik, adibidez, argi eta garbi adierazi du Barne Ministerioak ez duela bere oniritzia emango ETAko kide ohia Bilboko kongresuan izateko. Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak, berriz, positibotzat jo du Carmen Gisasolak bere testigantza eman ahal izatea, "jardun zuen moduan jardun eta gero, bere akatsa onartu duelako".
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak antolatutako Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren xedea terrorismoaren astindua eta askatasun gabezia pariatu duten pertsonen memoria jasotzea da; horrez gain, terrorismoa deslegitimatu eta bizikidetza finkatzeko esperientziak eta proposamenak aztertu nahi dituzte bertan.
Biltzarra Bakea eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen barruan kokatzen da, eta tolerantzia, askatasuna, pluraltasuna, memoria eta justiziaren balio etiko eta demokratikoetan oinarritutako gizarte berri baten oinak finkatzeko abiatutako ekimenetako bat da, iragana ahaztu gabe etorkizuna eraikitzeko. Egitasmoa Bilbon izango da maiatzaren 14tik 20ra, eta mundu osoko espezialista eta aditu ugari elkartuko dira bertan.
Biltzarra inauguratzeko ekitaldia maiatzaren 14an izango da, goizeko hamaiketan, eta Patxi López lehendakaria eta Cecilia Malmström Europako Barne komisarioa izango dira ekitaldiko buru; halaber, Jesús Loza Elkarbizitza eta Memoria Sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren arduraduna eta Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria ere haiekin batera izango dira. Irekiera ekitaldia EITB taldearen instalazioetan izango da, Bilbon, baita biltzarra bera ere.
Lan-saioak
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra 'panel' deitutako lan-saioetan dago egituratuta, eta horien bidez terrorismotik eta askatasun gabeziatik eratorritako arazoen alderdi zehatzak aztertuko dituzte. Lan-saio bakoitzaren inguruan zenbait gonbidatu bilduko dira, gai jakin bati buruz eztabaidatzeko; debate bakoitzean moderatzaile bana egongo da, koordinatzeko.
Eztabaidetan parte har dezaten gonbidatu direnen artean daude, besteak beste, Txileko senatari Isabel Allende, Israeleko ministro ohi Shlomo Ben Ami, edota José Pedro Pérez Llorca diputatu ohia, Espainiako Konstituzioaren aitatzat jo dena; horrez gain, prozesu historikoen arloko nazioarteko adituak ere gonbidatu dituzte, tartean nazien mendeko Alemania, RDA zaharra, Sobietar Batasun ohia, Jugoslavia zaharreko garbiketa etnikoa, Txile eta Argentinako diktadurak, eta beste prozesu batzuetako adituak, alegia.
Eztabaidetan, biktimen elkarte, talde bakezale eta unibertsitate arduradunak, soziologoak, teologoak, edota kazetariak solaskide izango dituzte, Iñaki Gabilondo tartean, baita euskal hedabide nagusietako zuzendariak ere. Prestigio profesional nabarmena duten euskal kazetarien talde batek egingo ditu moderatzaile lanak.
Biltzarra inauguratu ondoren, astelehenean bertan, eguerdi aldera, lehenengo panelari ekingo diote, 'Biktimak, testigantza eta bizikidetza' gaia ardatz hartuta. Arratsaldeko seietatik aurrera, ostera, bigarren panela garatuko dute, 'Bizikidetzarako esperientziak' gaiari buruzkoa.
Asteartean, 'Hedabideak, memoria eta bizikidetza' eta 'Diktaduratik demokraziara' izenburuak dituzten panelak landuko dituzte goizean eta arratsaldean, hurrenez hurren. Asteazkenean, aldiz, 'Pentsamendua, gizartea eta bizikidetza' eta 'Beste esperientzia batzuk beldurraren aurrean' gaiak jorratuko dituzte. Ostegunean, 'Kultura eta bizikidetza eta Gazteak eta bizikidetza' gaien txanda izango da.
Ostiralean 'Memoriaren politika: berriz ez gertatzeko etika' gaia landuko dute. Larunbatean 'Terrorismotik bizikidetzara' eta 'Bizikidetzarako hezkuntza' izango dituzte hizpide. Biltzarraren azken egunean, igandean, panela Memoria zentroei buruzkoa izango da.
Amaiera ekitaldian, Barne ministroa
Biltzarra igandean, maiatzak 20, hamabi eta erdietan bukatuko da, eta horretarako Jorge Fernández Barne ministroa eta Herrizaingo sailburu Rodolfo Ares bertan izango dira; bidenabar, Bilboko alkate Iñaki Azkuna eta Inés Ibáñez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendaria ere lagun izango dituzte ekitaldiari amaiera emateko.
Kongresuko webgunea
Bestalde, abian da Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarraren webgunea, bertan biltzarrera joateko izena eman daiteke, adituen zerrenda kontsultatu edota landuko dituzten gaien programa ikusi.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.