ETAren indarkeriaren amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETA 'hitz egiteko prest' dagoela esan du Egiaztatzaileen Taldeak

Gobernuak presoak gizarteratzeko iragarritako plana ''lehen pauso bat'' da, taldeko kideen ustez. Besteak beste, Jaurlaritza eta Eliza bildu dira egunotan egiaztatzaileekin.
18:00 - 20:00
ETA hitz egiteko prest dagoela esan du Egiaztatzaile Taldeak

Egiaztatzaileen Nazioarteko Taldeak hainbat bilera egin ditu ostegun eta ostiral honetan Bilbon, ETAren indarkeriaren amaieraren iragarpenak irekitako egoeraren jarraipena egiteko.

Azken bilera hauetan zein urte hasieran egindako azken bisitan,

ETAk indarkeriaren amaierarekiko konpromisoa mantentzen jarraitzen duela egiaztatu ahal izan dute taldeko kideek, ohar batean jakitera eman dutenez. Egiaztatzaileen Taldeak azaldu du ETA prest dela bakegintza prozesua sendotzeko gai praktikoen inguruan hitz egiteko. Mezu hori helarazi die

rakundearekin izan duten harreman zuzenari esker.

Egiaztatzaileen hirugarren bisita da oraingo hau. Ostegunean hainbat agente politiko eta gizarte eragilerekin bildu ziren. Besteak beste, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizango sailburuarekin eta Jesus Loza EAEko Bizikidetza eta Memoriarako ordezkariarekin egin zituzten bilerak. Iñigo Urkullu (EAJ), Jose Antonio Pastor (PSE-EE) eta Rufi Etxeberria (ezker abertzalea) politikariekin ere izan dira nazioarteko egiaztatzaileak, eta Elizarekin ere bilera egin dute (Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua izan da bilera horretan).

Ostiralean, berriz, talde bilera egin dute alderdi, agente eta talde horietako ordezkari gehienekin.

Egiaztatzaileen ustez, bakea sendotzeko aurrerapausoak ematen jarraitzen du prozesuak, eta, zentzu horretan, Rajoyren Gobernuak presoak  gizarteratzeko iragarritako plana ''lehen pauso bat'' dela uste dute. Pauso horrek ''norabide berdinean aurrerantz egitea'' espero dute.

Elkarrizketarako deia

Euskal gizartearen agente politiko zein sozial guztiei elkarrizketarako deia berretsi die Nazioarteko Egiaztatzaileen Taldeak bukatu berri den azken bisitaren ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X