Manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak Donostiako presoen aldeko martxa baimendu du

Eloy Velascok legezkotzat jo du ETAko presoei dagokien espetxe politikaren inguruko aldarrikapenak egin nahi izatea baina halere, presoen argazkirik erakutsi ez dezaten bermatuko du.
Donostiako presoen aldeko manifestazioa. Argazkia: EFE

Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak Donostian egingo den presoen eskubideen aldeko manifestazioa baimendu du, 'Giza eskubide guztiak. Euskal presoak Euskal Herrira' lelopean burutuko dena.

Estatuko segurtasun indarrak ordea zelatan egongo dira manifestazioan presoen argazkirik erakutsi ez dadin, inongo delitu zantzurik ez egoteko eta martxa normaltasunez egin dadin.

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak jada eskatu zion epaileari manifestazio hau debekatu zezan, ustez ETA goraipatzeko erabiliko zutelakoan martxa hau deitu dutenek.

Zigor izaerako aldarrikapenak

Velasco epaileak halere, ez du ikusten presoen aldeko martxa honek ETA goraipatzeko helbururik duenik, baizik espetxe politiken inguruko aldarrikapenak egitea, kontuan izanda Europako giza eskubideen epaitegiak Espainiari zigorra ezarri diola Parot doktrina aplikatzeagatik, besteak beste Ines del Rio presoari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X