Espetxeetako politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko kide iheslariak itzultzeko plana aztertzen dabil Gobernua

Kide hauek ETAtik urrundu beharko lukete, egindako delituengatik epaituko zuketen eta euskal kartzeletan espetxeratuko lituzkete. Orduan espetxeetako onurak lortzeko aukera izango zuketen.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE

ETAko kide iheslarien itzulera errazteko plana abiatzeko aztertzen dabil Barne Ministerioak, baldin eta ETAtik urruntzen badira, Jorge Fernandez Diazek zuzentzen duen Saileko iturriek Europa Pressi jakinarazi diotenez. Plana azterketa fasean dago, eta ekimen honek Justiziarekin auzi pendienteak dituzten ETAko kide iheslariak ere hartuko lituzke.

Plan honen arabera, kide hauek ETAtik urrundu beharko lukete, egindako delituengatik epaituko zuketen eta euskal kartzeletan espetxeratuko lituzkete. Orduan Zigor Kodeko espetxeetako onurak lortzeko aukera izango zuketen, El Pais kazetak ere jaso duenez.

'Langraizko bidea'

Egun, hainbat preso dira ETAtik aldendu direnak. Halaber, urteak daramate espetxeetatik egunero irteten lan egitera edo ikastera joateko, aurreko Gobernuak abiatutako 'Langraizko Bidea'k lagunduta (ETAko presoen taldeak banatzea helburu duena).

Barne Ministerioa aztertzen dabilen plan berri honek Justiziarekin auzi pendienteak ez dituzten ETAko kideak ere hartuko lituzke. Kasu hauetan ETAtik aldendu direla frogatuko beharko dute, ETA oraindik desegin ez delako.

50 bat iheslari

Estatuko Indar eta Segurtasun Indarren datuen arabera, klandestinitatean bizi diren 50 bat ETAko kide daude Frantzian. Halaber, Hegoamerikan beste hainbat kide ezkutatzen direla uste du Gobernuak, Venezuelan, Mexikon eta Kuba, bereziki.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X