Rajoyk presoei: 'Ez du zentzurik Gobernuari xantaia egin nahi izateak'
Herrira plataformak Josu Uribetxeberria gaixotasun larria duen ETAko presoaren egoera egunetik egunera "krudelagoa" dela salatu du. Uribetxeberriak gibeleko minbizi sendaezina du eta Donostiako ospitalean dago ingresatuta, Leongo presondegitik hara eraman zutelako, eta sei egun daramatza gose greban bere eta bere antzeko egoeran dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko.
Herrirako dozenaka kide eta herritar bildu dira aipatu ospitalearen atarian Uribetxeberriaren askatasuna exijitzeko. 11:30ean hasitako mobilizazioan Josetxo Ibazeta Donostiako Udaleko Alkatetza idazkari ohiak eta Jesus Uzkudun CCOO-Euskadiren Lan Osasun idazkari ohiak parte hartu dute, besteak beste.
Jon Garay Herriraren bozeramaileak, gose greban dagoenak, esan duenez, "gaixotasun larriak dituzten 14 preso kartzelan mantentzeak, behar duten arreta jaso gabe, eta legeak dioena bera ere bete gabe, eragin du egoera hau".
Era berean, Uribetxeberria "gaixotasunari aurre egiteko arretarik gabe" edukitzeak "heriotzara" eramango duela eta, "pilota Rajoyren Gobernuaren teilatuan" dagoela azpimarratu du.
"Azken egunotako krudeltasunak protesta olatu handia altxatu du kartzeletan eta kalean", iritzi dio Garayk.
Gaur arratsaldean Elizako ordezkariekin bilduko dira Herrirako kideak Uribetxeberriari babesa agertzeko "ekimenak" adosteko.
Rajoyk presoei esan die "zentzugabea" dela Gobernuari "xantaia" egin nahi izatea
MarianoRajoy Gobernuko presidenteak esan du "zentzugabea" dela ETAko presoekGobernuari "xantaia" egin nahi izatea eta Legea beteko dela nabarmendudu Josu Uribetxebarriaren kasuan.
Gose-greba honi ETAko 225kide batu zaizkie Espainiako kartzeletan eta Frantziakoetan ere hainbatpertsona batu dira. Halere, Gobernuaren arabera, ez zaio pasatzen utzibehar "xantaiatzat" hartzen duenari.
Ezker abertzaleak EAJren isiltasuna salatu du Uribetxeberriaren kasuan
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak EAJren isiltasuna salatu du Josu Uribetxeberria ETAko presoaren kasuan.
Ugarteburuk azaldu duenez, pertsona askok eskatu dute Uribetxeberria aske uztea, eta Urkulluren EAJk gordetzen duen isiltasuna "ozena" da. "Politikoki oso argia da", nabarmendu du. Horregatik, Iñigo Urkullu EAJko presidenteari "faltsukeriak" uzteko eskatu dio.
Pertsona bat atxilotu dute Iruñean
Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du Iruñean Uribetxeberriaren askatasuna aldarrikatzeko kontzentrazio batean. Protestan parte hartu duten beste herritar batzuk ere identifikatu dituzte eta pankartak kentzera behartu, protesta legez kanpokoa zela argudiatuta.
Mediku-txostena, ostegunean
Jesus Maria Fernandez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak azaldu duenez, Osakidetzak ziurrenik ostegunerako izango du Josu Uribetxeberria minbiziak jota Donostiako ospitalean dagoen presoaren mediku-txostena.
Presoak duen minbiziaren egoera zein zen jakiteko frogak atzo egin zituztela jakinarazi du Fernandezek, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.
"Datorren ostegunerako gaixotasunaren balorazio zehatzagoa espero dugu, eta hortik aurrera bakoitzak bere gain hartu beharko ditu ardurak: kartzelako Administrazioak erabakia hartu beharko du eta Osakidetzak presoa artatzen jarraitu beharko du ahal bezain ondoen", adierazi du Fernandezek.
Sailburuordearentzat presoak gose greba bertan behera uztea da "garrantzitsuena gaixotasunari aurre egiteko".
Sailburuordeak argi adierazi du printzipioz ez dela mediku txostenaren emaitzen berri komunikabideetan emango, konfidentzialtasunagatik, eta sekretu profesionala eta familia errespetatzeko.
Kartzela zaintzako epaile nagusia
Bestalde, Angel Yuste kartzela zuzendaritzako idazkari nagusiak argitu du presoa askatu ala ez erabakitzea kartzela zaintzako epaile nagusiari dagokiola.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, presoa kartzelatik ateratzen badute, Legeak hori agintzen duelako izango da, ez "gose greben eta mehatxuen aurrean etsi dutelako". Gainera, gose grebarekin bat egin duten preso askok "ETAk inposatuta" egin dutela salatu du.
Arartekoak Uribetxeberria askatzea eskatu du
Iñigo Lamarka Arartekoak Uribetxeberriari baldintzapeko askatasuna emateko izapideak "ahalik eta azkarrenen" egiteko eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Kartzela Zaintzako epaileari.
Lamarkak adierazpen instituzionala argitaratu du gaur euskal presoen inguruan, gaixotasun larriak dituztenen inguruan bereziki. Arartekoa Uribetxeberriaren sendiarekin eta Etxeraten ordezkariekin bildu zen aurreko ostiralean.
Arartekoaren esanetan, "zantzu guztien arabera" Uribetxebarriaren kasuan legeak "behin behineko askatasuna emateko jartzen dituen baldintza guztiak betetzen dira", izan ere, "gaixotasunagatik edo adinagatik presoaren hiltzeko arriskua nabaria bada" presoa kartzelatik atera behar dela dio legeak, Lamarkak gogora ekarri duenez.
Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeaz gain, Arartekoak "gaixotasun larriak dituzten ETAko beste presoen egoera" aztertzea eskatu du, "legea betetzeko".
Uribetxeberria, egonkor
Josu Uribetxeberria egonkor dago Donostiako ospitaletik jakitera eman dutenez. Presoak 6. gose greba eguna du gaur. Atzo hainbat mediku-froga egin zizkioten bere osasun egoera zehatza zein den jakiteko eta gaur emaitzen berri eman dezakete.
Bien bitartean, gaur hasita, egunero bilkurak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Herrira plataformak deituta. 12:00etan izango dira kontzentrazioak, Donostian izan ezik, han 11:00etan izango da protesta-ekitaldia.
Gaurko osasun agiriaren zain, atzo Donostiako ospitaleak jakinarazi zuen Uribeetxeberriaren osasun egoera ez dela aldatu. Atzo goizean gaixotasunaren larritasuna diagnostikatzeko osasunproba (TAC bidezko biopsia) egin zioten. Espainiako Gobernuak esana du proben emaitzen arabera erabakiko duela Arrasateko presoa aske utzi ala ez, baina Herrirak dio lehendik behar zuela aske Josu Uribeetxeberriak.
Ertzaintzaren kontrako salaketa
Bestalde, presoaren senideek ertzaintzaren aurkako salaketa jarri zuten Epaitegian. Larunbat gauean Uribeetxeberria iraindu eta probokatu zutela salatu dute eta ez ziotela lo egiten utzi. Salaketa publikoaren ondorioz, Ertzaintzaren jokaera aldatu egin dela argitu dute, Herrirako kideek.
Dagoeneko plataformako 10 kide dira gose greban ospitale atarian eta protestak aurrera jarraituko du hurrengo egunetan, elizako, erakundeetako eta sindikatuetako ordezkarien babesarekin.
515 preso "borrokaldian"
Etxerat elkarteak dio 515 preso inguru ari direla Iosu Uribetxeberriari elkartasuna adierazteko hainbat protesta ekintza egiten, eta horietako gehienek gose grebari ekin diotela jakinarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.