Uribetxebarria kasua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manos Limpiasek Yuste salatu du, 3. gradua ematean prebarikatzeagatik

Sindikatuak Espetxeetako Zuzendaritzako idazkari nagusiaren kontrako salaketa jarri du, Josu Uribetxebarriari 3. gradua ematean prebarikatzea leporatuta.
Angel Yuste Espetxeetako Zuzendaritzako idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Manos Limpias sindikatuak salaketa jarri du Angel Yuste Espetxeetako Zuzendaritzako idazkari nagusiaren kontra, Josu Uribetxebarria gaixo dagoen ETAko presoari 3. gradua ematean prebarikatzea leporatuta.

Madrileko instrukzio epaitegietan erregistratutako salaketaren arabera, Zaballako (Araba) kartzelak hasitako txosten administratiboari Yustek epaia jarri zionean "bidegabeko ebazpena" ematen ari zela "jakinda".

Miguel Bernard sindikatuko idazkari nagusiak azaldu duenez, "legezko iritzien gainetik, iritzi politikoak gailendu dira", eta, hori, haren ustez, "legea eta zuzenbide-estatua iritzi politikoen azpian" jartzea da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X