Uribetxebarriak preso jarraitzea 'ilegala' da, defentsaren arabera
Josu Uribetxebarria ETAko presoaren abokatuek baldintzapeko askatasuna berehala emateko eskatu diote Auzitegi Nazionaleko Kartzela Zaintzako epaileari, izan ere, erabaki horren kontrako helegiteak argitu arte preso mantentzea "legez kanpokoa" dela salatu dute.
Arantza Aparicio abokatuak Donostiako Ospitalearen atarian azaldu duenez, gaur goizean bertan aurkeztu dute idatzia Epaitegian, presoaren baldintzapeko askatasuna berehala ezar diezaioten.
Uribetxebarriaren defentsa abokatuen arabera, Jose Luis Castro epaileak ebazpena irmoa izan arte Uribetxebarria preso mantentzea erabaki izana "legez kanpokoa" da.
Gainera, Donostiako Guardiako Epaitegian 'habeas corpus' prozedura hasiko dutela iragarri dute, presoa "legez kanpo atxikita" dagoela iritzita.
Ospitalean, helegiteak argitu arte
Josu Uribetxebarria ETAko presoak baldintzapeko askatasuna jaso zuen atzo heriotza eragingo dion minbizia kartzelatin kanpo tratatzeko, baina ebazpena irmoa izan arte Donostia Ospitalean jarraitu beharko du Poliziaren zaintzapean.
Prozesu hori ostegunera arte luzatuko da gutxienez, ordura arteko epea baitako baldintzapeko askatasunaren kontra helegitea aurkezteko.
Baldintzapeko askatasuna
Jose Luis Castro Espetxeratuen Zaintzako epaile nagusiak baldintzapeko askatasuna eman dio Josu Uribetxeberria gaixo dagoen ETAko presoari, duela bi aste Espetxeetako Zuzendaritzak 3. gradua eman ostean.
Castrok erabaki honekin Fiskaltzaren irizpidearen kontra egin du. Epailea duela bi egun Donostiako Ospitalera joan zen, Uribetxebarria eta hori tratatzen duten onkologoak bisitatzera, bere osasun-egoerak ez duela atzera bueltarik zioen txostena berresteko.
Epaileak bere erabakia "gizatasun eta pertsonen ohore eskubidearen printzipioetan" oinarritu du, eta horiek "beste arrazoi guztien gainetik" egon behar dutela nabarmendu du. Halaber, horiek osotasunean ezin direla eman kartzelan (heriotza duina) eta bai hortik kanpo (senideen alboan eta medikuen tratamendu aringarria jasoz bizitzeko trantze horretan) azaldu du.
Autoan irakur daitekeenez, epaileak Uribetxebarriari biktimen etxebizitzara edo lantokira edo haien familiarengana gerturatzea debekatu dio, baita era "aktiboan eta pasiboan" adierazpen publikoak egitea indarkeria goraipatuz, bereziki ETAri dagokionean.
Terrorismoaren biktimak mespretxatzea esan nahi duten adierazpenak egitea ere debekatu dio epaileak Uribetxebarriari.
Halaber, Uribetxebarriak ezin izango du bizilekutzat jartzen duen lekutik irten aldez aurretik baimen judizial bat izan gabe, eta Donostiako kartzelatik kanpoko zerbitzu sozialen aurrean agertu beharko du hilero, bere tratamendu medikoaren bilakaeraren inguruko berriak azaltzeko.
Gaixotasun "larria eta sendaezina"
Baldintzapeko askatasunaren espedientean azaltzen diren medikuen txostenei dagokionez, kontraesan batzuk daudela esan du epaileak, halere, medikuen profesionaltasuna zalantzan jartzen ez duela nabarmendu du.
"Oinarrian" medikuen txostenak honako puntu hauetan bat datoz: Uribetxebarriak gaixotasun "larria eta sendaezina" du, bere tumoreak oso pronostiko txarra du, eta gutxi gora behera sei eta hamabi hilabete gehiago bizi daiteke.
Halaber, Uribetxebarriak ezin duela kartzelan tratamendua jaso azaldu du, adituen iritziak kontuan hartuz, azken horiek alta ezin zaiola eman diote ikuspuntu klinikotik baldintzapeko askatasuna emanda ere, "bigarren mailako konplikazioak ekartzeko arriskua kontuan hartuta".
Kartzelako mediku zerbitzuek lehen mailako arreta zentroen kontsiderazioa dute, eta ez dute gaixotasun baten "azkeneko fasea" tratatzeko behar den profesionalik, nabarmendu du Castro epaileak.
Baldintzapeko askatasuna lortzeko ea egoera terminalean aurkitzea beharrezkoa den inguruan, Castrok esan du ez dela beharrezkoa kartzelatik kanpo geratzeko, baina horren helburua aske geratu diezaiokeen denbora bizi ahal izatea da, "arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalarengatik".
Zure interesekoa izan daiteke
Mazonek Feijoori bidalitako mezuak, Goidiaren egunean: "Hau hondamendi bat izango da, presi"
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidente ohiak Alberto Núñez Feijoo popularren buruzagiarekin hitz egin zuen Goidiaren egunean, 20:08tik 23:29ra. Gauak aurrera egin ahala aitortu egin zion: "Hondamendi itzela izango da hau, presi".
Felipe VI.ak eztabaida politikoan tentsioak sortzen duen gogaitasunaz ohartarazi du eta elkarrizketa eskatu du elkarbizitza "hauskorra" babesteko
Gabonetako Mezua, bere erregealdiko laburrena, ezohiko formatuan eta tonu zuzenean egin du. Errege Jauregiko zutabe-aretotik, konfiantza-krisia, erakundeen eredugarritasuna eta herritarrak kezkatzen dituzten arazo nagusiak izan ditu hizpide.
Euskararen aurkako "oldarraldia marra gorri guztiak gainditzen" ari dela salatu du EH Bilduk
Euskalgintzaren Kontseiluak larunbat honetarako Bilbao Arenan antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deia egin du koalizio subiranistak, "euskaltzaleen indar eta batasun erakustaldiarekin" bat egiteko.
Jon Insausti: "Politika ez da pankartetatik edo sare sozialetatik egiten"
Urriaren 29an hartu zuen Gipuzkoako hiriburuko aginte-makila, Eneko Goiak uko egin ostean, baina dio ez duela "minutu bat ere" galdu.
Ibarrola eta Garcia Adanero Iruñeko zinegotzien dimisioa eskatu dute, "diskurtso xenofoboak" egiteagatik
EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek egindako dimisio eskaera babestuko du PSNk. Sexu-eraso bat leporatzen zitzaien gizonen eta Udal Gobernuaren aurka, "kontrastatu gabe eta zorroztasunik gabe, gezurrak eta faltsukeriak" zabaltzea leporatu diete Ibarrolari eta Garcia Adanerori.
Eusko Legebiltzarrak "eztabaidak errespetuz" egiteko deia egin du, De Andresi aipamen berezirik egin gabe
PPko presidenteak EH Bilduren "sarraskia" etorriko zela esan ondoren, koalizio abertzaleak babesa eskatu zion Legebiltzarreko Mahaiari baina honek ez dio zigorrik ezarri De Andresi.
Frankistek torturatutako Txomin Letamendiren oroimena gordetzearen alde mintzatu da Pradales
Imanol Pradales lehendakaria Txomin Letamendi gudariaren memoriaren alde mintzatu da astelehen honetan, frankismo garaian jasan zituen tortura basatien ondorioz hil zela 75 urte bete direnean.
Madrilgo Erkidegoko sei alkate ohi zigortu dituzte "Punica" ustelkeria sareagatik
Auzitegi Nazionalak "praktika ustelak" egotzi dizkie David Marjaliza enpresaburuari, Cofelyko arduradunei eta Madrilgo hainbat udalerritako alkate ohiei, gehienak PPkoak. Guztira, 29 pertsona zigortu ditu ANk.
Miguel Angel Gallardok dimisioa eman du Extremadurako sozialisten idazkari nagusi gisa
Extremadurako sozialisten idazkari nagusiak kargua utzi du, igande honetan PSOEk Extremaduran izan dituen inoizko emaitzarik txarrenak lortu ostean.
Chivitek gobernatzen jarraituko duela esan du, "batzuek Gobernua ezegonkortu dadin saiatzen jarraituko duten arren"
Eguberriak zoriontzeko asmoz astelehen honetan Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi batean, presidenteak adierazi du bere gobernuak onartutako aurrekontuekin eta "zergadunen % 70ri inguru lagunduko dioten neurri fiskalekin" amaitzen duela urtea.