Kritikei erantzuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzia: 'Aurore Martinen espainaratzea legearekin bat dator'

"Atxilotzeko euroagindua epaileen artean egindako gauza da, Gobernuko agintariek ez dute gai horretan parte hartzen", esan dute Frantziako Gobernutik.
Aurore Martin ostegunean atxilotu zuten, Maulen. EITB.

Frantziako Justizia Ministerioak Iparraldeko hautetsiei erantzun die Aurore Martinen espainaratzea "Europako legediari zorrotz jarraituta" egin zela esateko. Iparraldeko kargudunek azalpenak eskatu dituzte Batasuneko buruzagi oiharen kasuagatik.

Komunikatu baten bidez, Martinen espainaratzea epaitegietako errekurtso guztiak agortuta egin zela gaineratzen du Ministerioak, Europako Giza Eskubideen Epaitegia barne.

"Atxilotzeko euroagindua epaileen artean egindako prozedura da, Gobernuak ez du hor parte hartzen", azpimarratu du Justiziak. Horrekin batera, euroagindua "delitu larrien kasuetan" erabiltzen dela azaldu dute, terrorismo kasuetan batez ere.

Zalantzak

Komunikatuaren bidez, Frantziako Gobernuak Iparraldeko hautetsiei erantzuten die, alderdu guztietako ordezkariek desadostasuna agertu baitute Martinen espainaratzearekin.

Kargudun batzuek ere zalantzan jarri dute Aurore Martin ezusteko errepide kontrol batean atxilotu zutela, eta Barne Ministerioak antolatutako operazioa izan zela salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X