Donostia Ospitalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribetxebarria, ospitalean berriro sabelaldean duen minagatik

Herrirako bozeramaile batek jakinarazi duenez, igandean Donostiako ospitaleko larrialdietara joan eta ospitaleratuta gelditu zen.
Josu Uribetxebarria ospitaletik atera zenean.
Josu Uribetxebarria ospitaletik atera zenean.

Josu Uribetxebarria Bolinaga baldintzapeko askatasuna duen ETAko presoa Donostia ospitalean dago berriro sabelaldean duen "min handi batengatik", orain hilabete eskas alta hartu eta gero.

Herrirako bozeramaile batek esan duenez, igandean, 20:00ak aldera Donostiako ospitaleko larrialdietara joan zen sabelaldean "min handia" zuelako. Ingresatuta gelditu zen eta atzo hainbat proga egin zizkioten.

Uribetxebarriak minbizi sendaezina du, baina mina gaixotasunagatik edo "ahuleziarengatik" datorkion ez dakiela berretsi du iturriak.

Urriaren 23an hartu zuen alta Uribetxebarria Bolinagak, abuztuaren 1etik ospitalean egon ostean; hasieran preso gisa eta irailaren 19tik aurrera, baldintzapeko askatasuna eman ostean, gaixo arrunt moduan.

Ospitaletik atera zenean, omenaldia egin zioten Arrasaten (Gipuzkoa), eta AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak kereila bat jarri zuen terrorismoa goraipatu zuela iritzita.

Atzo bertan, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak instrukzioko bosgarren zenbakiko epaitegiari omenaldian parte hartu zuten lagunen inguruko txostena Ertzaintzari eskatzeko esan zion, Terrorismoaren Biktimen Elkartearen kereila onartu ala ez erabaki baino lehen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X