Torturak salatu zituen Segiko gazte bati babes eskaera ukatu diote
Auzitegi Konstituzionalak Segiko gazte baten interesen aurkako epaia eman du; izan ere, gazteak babes judizial egokirako eskubidea urratu ziotela salatu zuen 2010. urtean, atxilotu eta gero torturak jasan zituela argudiatuta.
Aritz Petralandak babes eskeko helegitea eskatu zuen eta Konstituzionalak ukatu egin dio.
2010. urteko azaroaren 24an atxilotu zuten gaztea Segiren aurkako operazio batean.
Epaiak bi epaileren aurkako bi boto izan ditu eta beste seik alde bozkatu dute. Bi epaile horien arabera, torturen salaketaren ostean, Bizkaiko Auzitegiak batetik eta instrukziozko epaitegiak bestetik "ez zuten ikerketa judizial eraginkorrik egin" eta "ez zituzten erabili edozein zalantza argitzeko eskura zituzten froga guztiak".
Atxilotu eta hiru hilabetera, Polizia Nazionalak Bilboko polizia-etxean eta Madrileko Auzitegi Nazionalera eraman zutenean torturatu egin zuela salatu zuen Petralandak.
Froga gisa, polizia-etxeko kameren grabazioak erabiltzeko eskatu zuen gazteak, baina Polizia Nazionalak esan zuenez, ez zen grabaziorik egon.
2011ko urtarrilean, babes eskeko helegitea jarri zuen Konstituzionalean, Probintzia Auzitegiaren aurka, azken honek torturak eta tratu txarrak ukatu baitzituen.
Konstituzionalak helegitea onartu zuen eta gertaerak aztertu eta gero, atxiloketaren ostean, "beldur giroa zegoela eta salaketa jarri zuenaren ahultasun egoera areagotu zela" ondorioztatu du. Mediku txostenetan ez dagoela tratu txarren zantzurik ondorioztatu dute, eta ondorioz, Konstituzionalak Petralandaren babes eskeko helegitea bertan behera utzi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete; Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionaren presidentearen aurka eginbideak abiatzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.