Nazioarteko aditu taldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza eskubideen adituek 'Parot doktrina' baliogabetzeko eskatu dute

Halaber, Otegi aske uztea eskatu dute eta "salbuespenezko neurriak alferrikakoak izateaz gain, kalterako direla" esan dute.
Parot doktrinaren aurkako manifestazio bat, Bilbon. EITB

Giza eskubideen aldeko nazioarteko aditu talde batek bake prozesua finkatzeko "Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia eta politikagatik espetxean dauden beste lagunak aske uztea, "Parot doktrina" indargabetzea, gaixo dauden presoak kaleratzea eta sakabanaketa politika bertan behera uztea" eskatu dute.

"Bakearen bidean presoen eskubideak errespetatu" izeneko deklarazioa argitaratu dute. Bertan, 2011ko urriaren 17an, Donostian "Euskal Herriko Gatazkaren Konponbiderako Nazioarteko Konferentzia" burutu zela ekarri dute gogora. Bertan NBEko idazkari nagusi ohia den Kofi Annan buru zuen nazioarteko ordezkaritzaz gain, euskal eragile sozio-politiko gehienek hartu zuten parte eta.

"Agertoki berri honek, ETAren behin betiko jarduera armatuaren amaieratik 12 hilabete baino gehiago pasatu direnean, aurrerapausoak behar ditu. Salbuespenezko neurriei amaiera emateko ordua da. Neurri horiek alferrikakoak izateaz gain, kaltegarriak izatera pasatu dira", diote.

Horregatik, Espainiako eta Frantziako agintariei "bake prozesua finkatzeko neurriak" hartzeko eskatu diete.

Sinatzaileak

- Piedad Esneda Cordoba Ruiz: Bakearen Aldeko Kolonbiarrak taldeko bozeramailea eta Bake Nobel Sarirako (2009) izendatua.

- Bill Bowring: Demokrazia eta Giza Eskubideen aldeko Europar Abokatuen elkarteko presidentea.

- Nelly Maes: Europako Aliantza Askeko presidente ohia eta Flandriako Bake Institutuko presidentea.

- Nora Morales de Cortiñas: Maiatzeko Plazako Amen elkartearen fundatzaileetako bat.

- Essa Mossa: Hegoafrikako Auzitegi Goreneko Sala Handiko epaile ohi eta Afrikako Kongresu Nazionaleko Batzorde Sortzaileko idazkaria.

- George Mavrikos: Munduko Federazio Sindikaleko idazkari nagusia

- Michel Tubiana: Giza Eskubideen Ligako egungo ohorezko lehendakaria.

- Alexander Moumbaris: Apartheidaren aurkako militantea. Inperialismoaren eta kolonialismoaren aurkako aktibista ezaguna.

- Alberto Franco eta Javier Giraldo: Kolonbiar apaiz misiolariak.

- Peter Madden: Derry-ko Igande Odoltsuan hildakoak eta zauritutakoak ordezkatu zituen lantalde juridikoa zuzendu zuen abokatua.

- Marjorie Cohn: Estatu Batuetako National Lawyers Guild elkarteko presidente ohia eta nazioarteko giza eskubideetan eta AEBtako atzerri politikan aditua.

Arabako Batzar Nagusiak, "Parot doktrinaren" aurka

Bestalde, Arabako Batzar Nagusiek "Parot doktrina" indargabetzea eskatu dute goizean. Bilduren mozioa, EAJ eta Ezker Batuaren aldeko botoekin atera da aurrera; PPk eta PSEk ostera, kontra bozkatu dute.

Alderdi popularraren hitzetan, "Parot doktrina" bertan behera utziko balitz hilketak dohainik aterako lirateke. Sozialistek nahiago dute Estrasburgoko epaia kaleratu arte zain egon.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X