Noos auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gardentasunaren Legean sartzea eskatu du Errege Etxeak

Estatuak Cristina infantaren abokatuak "ordainduko ez" dituela ziurtatu du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak.
Juan Carlos Espainiako erregea. EFE

Gardentasunaren Legean sartzeko "desira" azaldu dio Errege Etxeak Gobernuari. Horrela, Zarzuelako  langileen eta Gobernuko ordezkarien artean elkarrizketak izan dira "azken bi hilabeteetan", kontrolaren nondik norakoak zehazteko, Etxeko bozeramaileak batek azaldu duenez.

Errege Etxea Gardentasunaren Legean sartzeko ekimena Zarzuela Jauregitik abiatu dela adierazi du bozeramaileak.

Kontrolaren azpian jartzeari ez dio sekula uko egin Errege Etxeak, baina publikoki gaiaren inguruan galdetu diotenean, Parlamentuaren eskuetan zegoen erabakia zela argi utzi du Zarzuelak.

Errege Etxeko bozeramailearen hitzetan, kontrola noraino helduko den alderdi politikoek adostu beharko dute. Legearen azpian geratuko diren esparruak eta zeintzuk ez zehazteko, Etxeak proposamenik egin ez duela erantsi du bozeramaileak.

Gardentasunaren Lege proiektua uztailaren 27an onartu zuen Exekutiboak Ministroen Kontseiluan. Arauarekin herritarrek fondo publikoak kudeatzen dituzten karguak gehiago kontrolatzea nahi du Gobernuak. Baliabideak erabiltzeko arduradun publikoen erantzukizuna indartuko du legeak.

Gardentasunaren Legea Diputatuen Kongresuan dago. Adituek ekarpenak egin dituzte Kongresuko Batzorde Konstituzionalean, azken bi hilabeteetan.

Saenz de Santamaria

Bestalde, Estatuko Administrazioak Cristina infantaren abokatuak "ordainduko ez" dituela ziurtatu du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak.

"Defentsako abokatu horiek ez ditu ordainduko Estatuko Administrazio Orokorrak, eta Estatuko zerbitzu juridikoak ez du defendatuko", adierazi du Saenz de Santamariak Ministroen Kontseiluaren ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X