Batzorde Konstituzionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gardentasun Legea onartu egin dute, PPren, CiUren eta EAJren botoekin

PSOEk hasiera batean proiektuaren kontra bozkatuko zuela esan bazuen ere, azkenean, abstenitu egin da, txostenaren artikuluetan hanka-hartze bategatik.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Mariano Rajoy presidentea.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Mariano Rajoy presidentea. EFE

Kongresuko Batzorde Konstituzionalak Transparentzia Legearen proiektuaren txostena onartu du, PPren, CiUren eta EAJren botoekin.  Parlamentuko gainerako alderdiek, aldiz,ez diote babesa eman, herritarren itxaropenak betetzen ez dituela eta hobetu daitekeela uste izanda.

Bestalde, PSOEk hasiera batean proiektuaren kontra bozkatuko zuela esan bazuen ere, azkenean, abstenitu egin da, txostenaren artikuluetan hanka-hartze bategatik.

(Informazio gehiago, laster)

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X