Izapidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak Gardentasun Legea onartu du

PP, CiU eta EAJ alderdiek aldeko botoa eman dute. PSOEk, Ezker Anitzak (IU, ICV-EUiA, CHA), UPyDk eta talde mistoak (Amaiur, ERC, BNG, Compromís y Geroa Bai), berriz, legearen kontra egin dute.
Kongresuak onartu ondoren, Gardentasun Legea Senatuan eztabaidatuko dute. Efe.
Kongresuak onartu ondoren, Gardentasun Legea Senatuan eztabaidatuko dute. Efe.

Diputatuen Kongresuak Gardentasunaren Legea onartu du gaur. Gobernuak urtebete darama adituen aholkuak biltzen eta Kongresuko taldeekin negoziatzen. Hala ere, ez du lortu hasieran zuen helburua gauzatzea: Legeak talde guztien oniritzia jasotzea. PSOEk legearen kontrako botoa eman du.

Birsorkuntza demokratikoaren aurtengo legegintzaldiko lege "kutuna" onartu egin da PP, CiU eta EAJren botoekin. PSOEk, Ezker Anitzak (IU, ICV-EUiA, CHA), UPyDk eta talde mistoak (Amaiur, ERC, BNG, Compromís y Geroa Bai), berriz, legearen kontra egingo dute.

Helburu hirukoitza

Gardentasun, Informazio Publikorako Sarbide eta Gobernu Onaren Legeak helburu hirukoitza du: jarduera publikoan gardentasun maila handiagoa izatea dakar administrazio eta erakunde publiko guztien ekintzen publizitatea derrigortuta, informazioa eskura izateko eskubidea aintzat hartu eta bermatu egiten du eta arduradun publikoek gobernu jarduera ona egiteko beharrezkoak diren ekimenak ezartzen ditu, baita ekimen horiek ez betetzeak dituen ondorio judizialak ere.

Gaurko bozketaren ondoren, izapideak Senatuan jarraipena izango du, eta Senatuen aldaketarik egiten ez bada, behin betiko onartuta geratuko da. Aldaketak eginez gero, Legea Kongresura bueltatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X