Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ospitaleetako 'koordainketa' ez aplikatzeko neurriak bilatuko dituzte

Neurria “desegokia” dela esan du gaur Eusko Jaurlaritzak eta Euskadin koordainketa berri hura ez aplikatzeko neurriak aztertuko dituela iragarri du.
18:00 - 20:00
Ospitalean hartzen diren 42 botikari aplikatuko zaie koordainketa

Espainiako Gobernuak 'koordainketa' ospitaleetako farmazietara zabaltzea erabaki du. Neurria “desegokia” dela esan du gaur Eusko Jaurlaritzak, eta Euskadin koordainketa berri hori ez aplikatzeko neurriak aztertuko dituela iragarri du.

Urritik aurrera, minbizia edo hepatitisa bezain gaixotasun larriak izan eta ospitalera botikak erosten joaten diren pertsonek botika horien zati bat ordaindu beharko dute, Osasun Ministerioak aginduta.

Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu du Osakidetzako zerbitzu juridikoak neurria Euskadin ez aplikatzeko lanean hasi direla.

Horrez gain, Jaurlaritzak neurri horren berririk ez duela izan kritikatu du Darponek. Erkidegoen arteko Osasun Batzordearen azken bileretan ez zutela koordainketari buruzko informaziorik jaso nabarmendu du.

Euskadin koordainketa berria ez aplikatzeko neurri legalak aztertuko dituztela berretsi du Darponek, gripearen aurkako kanpainaren aurkezpenean.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu ondoren, orain zer?

Printzipioz, Puigdemont atxilotzeko aginduak eta Junquerasen inhabilitazioak bere horretan jarraituko dute, baina Konstituzionalak ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen duenean Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurrekari penalak berrikusi beharko ditu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babes-helegiteak ebatzi arte zain egon beharko dute Puigdemontek eta Junquerasek

Konstituzionalak Amnistiaren Legea babestu izanak ez du bi politikarien egoera praktikan aldatzen. Presidente ohiaren abokatuak hurrengo egunetan helegitea jarriko duela adierazi du. Junquerasek, berriz, jarrita dauka berea, eta Konstituzionalaren pausoa txalotu duen arren, salatu du Auzitegi Gorenak ez duela legea aplikatu nahi.

Gehiago kargatu