Barcenas auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy, Barcenas kasuaz: 'Gauza batzuk ezin dira frogatu'

Bloomberg telebista kate estatubatuarrari eskainitako elkarrizketan, Espainiako presidenteak berretsi du ordenagailuak eta bestelako frogak suntsitu izanaz ez dakiela ezer.
Mariano Rajoy, New Yorken. Argazkia:EFE
Mariano Rajoy en New York. EFE

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Bloomberg telebista amerikarrari egindako adierazpenetan esan duenez,  Barcenas kasuaren aurrean "oso lasai" dago eta inork ezingo du erakutsi PPn legez kanpoko finantziazioa egon denik, "ez delako halakorik egon".  Alderdi Popularraren  "zintzotasuna" defendatu du.  Barcenas auziarekin lotutako frogak suntsitu diren galdetuta, berriz,  horretaz ezer ez dakiela eta ez dakien gauzei buruz ezin duela hitz egin azpimarratu du.

PPko diruzain ohiaren kasua argitzea Justiziari dagokiola esan du Rajoyk, eta garbi utzi nahi izan du auzi horretan ez dagoela  PPko buruzagirik auzipetuta.  "Oso lasai gaude denok", berretsi du.

Zenbait inkesten arabera, herritarren gehiengoak PPk Barcenas auzian duen jarrera zalantzan jartzen duela eta,  Rajoyk adierazi du bere lana "susmoei" aurre egitea dela, egia zein den erakusteko, eta bide horretan jarraituko duela,  gizartean eraiki diren hainbat iritzi aldatzeko.

Alderdi Popularra legez kanpo finantzatu dela frogatuko balitz, dimisiorik aurkeztuko lukeen ere galdetu diote telebista kate estatubatuarrean eta hauxe erantzuna:  "Hainbat gauza ezin dira frogatu,  PPn inoiz ez delako legez kanpoko finantzaketarik izan. Horregatik, ez dauka zentzurik gai horretaz hitz egiteak".

Gai honetaz eman beharrezko azalpenak Parlamentuan eman zituela gogorarazi du Rajoyk. Halaber, ustelkeriari aurre egiteko neurriak ere hartuta daudela garbi utzi nahi izan du,  legez kanpoko finantzaketarik egon ez dadin.

Barcenasen inguruko galderei amaiera emateko, PPko buruzagien zintzotasuna defendatu du. Ustelkeria kasu bakan batzuk ezin dezaketela beste guztien la ona zikindu azpimarratu du, eta Espainiako presidente bezala, zerbitzu publikoari emana dagoela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X