Alternatiba EH Bildurekin aurkeztuko da Europako hauteskundeetara
2014ko maiatzan egingo diren Europako hauteskundeei begira, EH Bildu koalizioaren barruan parte hartzeko erabakia hartu du Alternatiba alderdiak, larunbat honetan Bilbon egiten ari diren batzar nazionalean.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira EH Bildu koalizioa osatu zen, eta Alternatiba indar metaketa horretako kide da, ezker abertzalea, EA, eta Aralar alderdiekin batera.
Batzarrean parte hartu duten Alternatibako kideen % 78,3k Europako hauteskundeetan parte hartzearen alde bozkatu dute, eta % 4,3k kontra. Behin hori erabakita, bigarren bozketa bat egin dute hauteskunde horietan EH Bildurekin batera aurkeztu ala ez erabakitzeko. Bigarren bozketan, % 73,9k alde bozkatu dute.
Eztabaida luze baten ondoren erabaki du Alternatibak Europako hauteskundeetara EH Bilduren baitan aurkeztea. Azaldu dutenez, datozen hilabeteetan ezagutaraziko dute Euskal Herritik haratago joan daitekeen koalizioaren osaketa, eta programaren inguruko xehetasunak ere emango dituzte.
Zuzendaritza berria
Gaurko batzarrean alderdiko koordinadora nazional berria aukeratu dute aho batez.
9 kidek osatuko dute Alternatibako zuzendaritza berria, eta horietatik 7 berriak dira. Hauek dira zuzendaritzako kideak: Aitor Miguel Quintana, Alba Fatuarte, Ane Paguey, Ayem Oskoz, Cristina Bereciartua, Diana Urrea, Jon Lasa, Jorge Segoviano eta Maite Elizondo.
Bestalde, Oskar Matute eta Amaia Agirresarobe bozeramaileek kanpaina baten berri ere eman dute. Azaldu dutenez, sistemaren erasoen aurrean gizartea aktibatu nahi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
"Ezin da gehiago luzatu" lelopean, II. Etxera Kantuz Topaketa egin du Sarek Durangon
Sarek II. Etxera Kantuz Topaketa egin du Durangon. “Ezin da gehiago luzatu” dinamikaren baitan egindako ekimen horrekin, ETAko presoei salbuespenik gabeko espetxe politika arrunta aplika diezaieten eskatu dute. Aldarrikapen horri bidea emateko, urtarrilaren 10ean manifestazioa egingo dute Bilbon.
Ernaik aste honetan kendu dituen "ikur espainolistak" erakutsi ditu Durangon
Horrela, Durangoko (Bizkaia) Santa Ana plazan aste honetan kendu edo eraitsi diren ikurrak ezarri ditu: Tuterako (Nafarroa) Osborne zezenaren adarrak, Igeldoko (Gipuzkoa) militar karlista baten omenezko gurutzea, Gasteizko alkate frankistaren izena duen kaleko plaka eta Euskal Herriko hainbat eraikin publikotako Espainiako banderak.
Guardiako alkatearen ustezko delituak ikertzeko eskatu dio EH Bilduk Fiskaltzari
Koalizio abertzaleko zinegotziek azaldu dutenez, legegintzaldi honetan alkatearen eta haren gobernu taldearen zenbait jardunbide "legezkotasunetik kanpo daude eta delituzkoak izan daitezke". "Bereziki larritzat" jo dituen bi jokabidetan jarri du arreta EH Bilduk.
"PPren aurkako ekintzen aurrean" jeltzaleek eta sozialistek duten jarrera kritikatu du De Andresek
Javier De Andres Euskadiko PPren presidenteak esan du erakunde bat "zuzenean PPren aurka" egiten ari dela, eta horrek izen-abizenak dituela: "EH Bildu eta Ernai". Testuinguru horretan, jeltzaleen eta sozialisten jarrera kritikatu du.
Aizpuruak (EH Bildu) ausardia eskatu du nazio aniztasunean aurrera egiteko, eta PPrekin zein Voxekin aritzea horrekin "bateraezina" dela esan du
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak esan du nazio aniztasuna aitortu eta demokrazia eraberritzeko bidean aurrera egiteak "ausardia eta konbikzioa" eskatzen dituela. Halaber, ohartarazi du bide hori bateraezina dela "PPrekin eta Voxekin batera aritzearekin, ez ekintzaz, ez omisioz, ez Madrilen, ez Euskal Herrian".
Vaquero: "Sanchezi eskatzen diogu bere borondate guztia jartzeko transferentziak burutzeko"
Maribel Vaquero EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Estatutua betetzeari buruz hitz egin du Espainiako Konstituzioaren urteurrenean.
Gernikako Juntetxean Espainiako bandera ostu eta pintaketa bat egin dute
"Gurea ikurriña" zioen pintaketa batekin esnatu da eraikina gaur goizean, eta atean dauden Espainiako eta Europako banderarik gabe. Ernaik, bere aldetik, "ikur espainolisten" aurkako kanpaina amaitu dela iragarri du, eta Durango utzi ditu lapurtutako objektuak.
Salazar salatu zuten emakumeak “behar bezala babestu” ez izana onartu du PSOEk
Paco Salazar Moncloako aholkulari ohiarekin lan egiten zuten alderdiko bi militantek jazarpena jasan zutela salatu zuten. Sozialisten esanetan, protokoloak aktibatu zituzten.
PSE-EEk "normaltasunez" ikusten du EAEko Justizia Auzitegiak hizkuntza eskakizunen inguruan egindako kontsulta
Pau Blasi PSE-EEko legebiltzarkideak adierazi duenez, bere alderdiak "normaltasunez" ikusten du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Euskadiko sektore publikoan hizkuntza eskakizunak arautzen dituen legeari buruz Auzitegi Konstituzionalari egingo dion kontsulta. "Ez da gertatzen den lehen aldia, eta Konstituzionalak esaten duenaren zain gaude", esan du Blasik Legebiltzarreko korridoreetan kazetarien galderei erantzunez.
Ernaik Euskal Herrian zutik geratzen zen azken Osborne zezena bota du "sinbolo espainolista izateagatik"
Sabotaje hori azken egunotan egin dituzten ekintzen barruan kokatzen du, hala nola, PPren Bilboko egoitzari pinturaz egindako erasoa eta Gizarte Segurantzaren Gasteizko Diruzaintzaren egoitzatik Espainiako bandera bat kentzea. Sare sozialetako mezuan jarri dutenez, "sinbolo espainolistek ez dute tokirik Euskal Herrian".