Cristobal Montoro Ogasun ministro ohia ikertzen ari dira, "ordainketa esanguratsuen" truke gas konpainiei mesede egiteagatik
Air Liquide, Abello, Messer, Praxair eta Sociedad Española de Carburos Metalicos gas enpresak ere ikerketapean daude. Epailearen arabera, "onartu egin zuten" Equipo Economico sozietateari "ordaintzea" zergetan erreformak lortzeko.
Tarragonako epaile bat Cristobal Montoro (PP) Ogasun ministro ohia eta bere lantaldea ikertzen ari da , ustez gas enpresei laguntzeko lege aldaketak bultzatu zituen "influentzia sare" bat sortzeagatik, Equipo Economico (EE) sozietateari egindako "ordainketa esanguratsuen" truke.
Ebazpen batean, Tarragonako epaile batek Montorori (2000 eta 2004 artean Jose Maria Aznarrekin eta 2011 eta 2018 artean Mariano Rajoyrekin Ogasun ministro izan zena) eta beste 30 bat ikerturi funtzionario-eroskeria, administrazio publikoaren aurkako iruzurra, prebarikazioa, influentzia-trafikoa, debekatutako negoziazioak, ustelkeria eta agiriak faltsutzea egotzi die.
Epaileak orain arte sekretupean izan duen auzian, Montoro buru zuten Ministerioko hainbat goi-kargudun daude ikertuta, hala nola Miguel Ferré orduko Ogasuneko Estatu idazkaria, Pilar Platero aurrekontuen estatu-idazkariordea, Felipe Martinez Ogasuneko idazkariordea eta Diego Martin-Abril zergen zuzendari nagusia, besteak beste.
AFGIM elkartea osatzen duten konpainiak ere ikertzen ari dira (Air Liquide, Abello, Messer, Praxair eta Sociedad Española de Carburos Metalicos). Epailearen arabera, enpresa horiek "onartu egin zuten" Equipo Economicori "ordaintzea" zergetan erreformak lortzeko.
Ebazpenak azaltzen duenez, 2018an hasi zen ikerketaren arabera, gas enpresek birritan kontratatu zuten Equipo Economico, "influentzia sarea" erabil zezan, beren asmoekin bat zetozen lege erreformak egin zitzaten, hala nola Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia jaistea lortzeko.
Epailearen ebazpena
Gas enpresek birritan kontratatu zuten Equipo Economico, bere influentzia sarea erabil zezan, konpainien asmoekin bat zetozen lege erreformak egin zitzaten
Epailearen hitzetan, ustelkeria sareko "kide askok Gobernuko eta Administrazio Zentraleko goi-karguak zituzten, eta hortik influentzia sare bat sortu zuten, irabazi ekonomikoak lortzeko".
"Horrela, ordainketa esanguratsuen truke, eta funtzio publikoa ustez gehiegikeriarekin erabiliz, modu erabakigarrian esku hartzen zuten legeen erreformetan, horiek bezeroen interesen arabera aurrera eramateko; izan ere, aurretik saiatu arren, konpaniek ezin izan zituzten erreformak lortu, eta, beraz, erreforma horiek burutzeko aipatutako erakundera jo zuten", azpimarratu du ebazpenak.
Epaileak zehaztu duenez, AFGIMek eta hura osatzen duten enpresek ez zuten arrakastarik izan, nahiz eta hainbat kontsultategitara jo aldeko legedia lortzeko, administrazioak uko egin baitzion egin nahi zizkioten aldaketak sartzeari.
Horren aurrean, Equipo Economicora jo zuten, eta, "itxurazko arrazoirik gabe", erdietsi zuten lege erreforma "AFGIMen eskaerei erantzunez egitea, lege-testuak idaztera ere iristen baita, eta hori guztia diru asko ordainduz".
Zure interesekoa izan daiteke
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.
EH Bilduk Nerea Kortajarena aukeratu du Donostiako alkategai
Kortajarena EH Bilduren Programa idazkaria da gaur egun, eta legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean 2016tik. Azken hauteskunde autonomikoetan EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen, eta "emaitza historikoa" lortu zuen, botoen % 40 gainditzea ahalbidetuz.
Eusko Legebiltzarrak segurtasun publikoari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo du, EAJk eta PSEk eskatuta
Eztabaida Basque Segurtasun Foroaren ondorioetatik abiatuko da, eta etorkizuneko 2026-2030 Segurtasun Plan Integralerako oinarria izango da.
Belateko lanak ia geldituta daude, gainkostuetan 8,5 milioi euro ordaintzeko irtenbidearen zain
Nafarroako Gobernua legezko bide bat bilatzen ari da aldi baterako enpresa-elkarte esleipendunari gainkostua ordaintzeko, eta hainbat alderdi politiko kezkatuta daude egoerarekin.
Andueza, Bizkaiko zerga-erreformaren legeaz: "Gu koherenteak izango gara eta gure jarrerari eutsiko diogu"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratian aurreratu du sozialistek bidea irekiko diotela gaur onartuko den Bizkaiko zerga-erreformaren legeari, gobernu-kidetasuna errespetatze aldera. Nolanahi ere, Anduezak argi utzi du bere alderdiaren jarrera ez dela aldatu. Ohartarazi duenez, erreformak Batzar Nagusien argi berdea jaso dezan, edukia sakon negoziatu beharko dute EAJrekin.
40 urte 'Yoyes' hil zutela, talde armatuari erronka bota zion ETAko lehen emakume buruzagia
Lau hamarkada bete dira Dolores Gonzalez Katarain 'Yoyes' hil zutela Ordizian, bere jaioterrian, haren hiru urteko semea aurrean zela. Hilketa hori mugarri bihurtu zen ETAren aurkako mobilizazioan.
Ceutari buruzko alertek gobernuko kideen "kezka" eta PPren eta Voxen haserrea piztu dituzte
EAJk "kezkagarritzat" jo ditu desklasifikatutako txostenak, eta PPk eta Voxek Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute. Sumarrek, bere aldetik, frogatuta ikusi du Marokoko agintarien gelditasuna.