Espioitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CNIko zuzendariak espioitzari buruzko azalpenak emango ditu Kongresuan

Mariano Rajoyk iragarri du agerraldia. Adierazi duenez, Gobernuak "oso serio hartu du" hedabideek espioitzaren inguruan zabaldutako informazioa.
18:00 - 20:00
Espainiako Inteligentzia Zentroko zuzendaria Kongresuan agertuko da

Felix Sanz Roldan Espainiako Inteligentzia Zentroko (CNI, gaztelaniaz) zuzendariak agerraldia egingo du Kongresuko Sekretu Ofizialeko Batzordean espioitza kasuak direla eta. Hala iragarri du asteazken honetan Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak. AEBko Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) Espainiako 60 milioi dei zelatatu zituela zabaldu zenetik, ustezko espioitzaren afera bolo-bolo dabil.

Rajoyk agerraldia egin du Kongresuan, joan den astean Europako Batzordean adostutakoen berri emateko. Bertan adierazi duenez, Gobernuak "oso serio hartu du" hedabideek espioitzaren inguruan zabaldutako informazioa.

Hain justu, James Costos AEBk Espainian duten enbaxadorearekin astelehenean egindako bileran Espainiako Gobernuaren "kezka" agerian geratu zela esan du presidenteak. Erantsi duenez, "zenbait kontu, egiazko balira, desegokiak eta onartezinak lirateke bazkide eta lagunen artean".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X