'Gure bilobek ez dezatela jasan guk pairatu duguna'
'Parot doktrina'ren kontra Estrasburgoko Auzitegiak kaleratutako epaia mahai gainean dela, Euskadin kezka nagusia biktimak izan beharrean biktimarioen eskubideak izatea kritikatu du Maite Pagazaurtundua Coviteko buruak Radio Euskadiko ''Ganbara'' saioan. ETAk 2003an hil zuen Joseba Pagazaurtunduaren arreba da Maite, eta beste bi biktimarekin batera hartu du parte 'Parot doktrina'ren inguruan egin duten mahai-inguruan.
Doktrinaren inguruko erabakia jakitera eman zenetik, biktima askok jasan duten minaz ohartarazi du Jose Vargas Erakunde Terroristen Biktimen Kataluniako Elkarteko buruak.
Rosa Roderoren hitzetan, berriz, onartu beharreko erabakia da, legeak hala jasotzen duelako. ETAk 1993an hil zuen Joseba Goikoetxea Ertzaintzako agentearen alargunak azpimarratu duenez, hau guztia ez da berria, 'Parot doktrina' aplikatzen hasi aurretik ere ETAko kide asko kartzelatik irten zirelako.
Espetxe politikan biktimek Gobernuari presioa egin behar ote dioten ere jorratu dute mahai-inguruan, eta, horren inguruan argi aritu da Rodero: ''Legeak ezagutzen ez dituztenek ez dute legedia aldatzeko presiorik egin behar''.
Iritzi berekoa da Jose Vargas, eta legedia aldatzeko herritarrek duten instrumentua hauteskundeak direla gaineratu du. Maite Pagartunduak, bestalde, gizartean ekarpen positiboak egin ditzaketela nabarmendu du.
Vargas eta Rodero, halaber, AVTk bere burua biktima guztien ordezkari gisa aurkeztea kritikatu dute, eta ukatu egin dute elkarte horrek biktima guztiak ordezkatzea.
Astelehen honetan egindakoa ez da 'Parot doktrina'ren inguruko saio berezi bakarra izango. Asteazkenean, beste mahai-inguru bat emitituko dute, bigarren hau ETAko presoen senitartekoekin eta orain urtebete aske geratu zen Oskar Abad ETAko presoarekin (20 urte zeramatzan kartzelan).
Nola bizi dute egungo egoera presoen senitartekoek? Nolakoa da ETAko preso batek 20 urte kartzelan eman ondoren bertatik irtetean aurkitzen duen errealitatea?
Galdera horiek aztergai izango ditu ''Ganbara'' saioak, ostegunean, 22:30etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.