Albiste da
2014ko maiatzean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ, CiU eta CC bat eginda aurkeztuko dira Europako hauteskundeetara

Orain dela bost urte egin bezala aurkeztuko dira aurten ere; baina, iragarri dutenez, Galizia, Mallorca eta Valentziako beste alderdi batzuek ere bat egin lezakete.
EAJk Izakun Bilbao aukeratu du hautagai izateko. Argazkia: EiTB
EAJk Izakun Bilbao aukeratu du hautagai izateko. Argazkia: EiTB

EAJ, CiU eta CC bat eginda aurkeztuko dira hauteskunde europarretara eta, horrela, orain dela bost urte aukeratutako "formula" errepikatuko dute, alderdi subiranista guztiek bat eginda  aurkezteko aukera bertan behera geratu ostean.

CiUk Batzorde Exekutiboa egin ondoren emandako prentsaurrekoan Josep Maria Pelegri UDCko idazkariak azaldu duenez, , Galizia, Mallorca eta Valentziako beste alderdi batzuekin harremanetan daude hauteskundeetarako zerrenda luzatzeko asmoz.

Governen ordezkariaren arabera, helburua europako hauteskundeak Katalunian irabaztea da, eta berriro hiru diputatu lortzea.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Aizpurua (EH Bildu) reclama valentía para avanzar en la plurinacionalidad y rechaza cualquier “coqueteo” con PP y Vox
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aizpuruak (EH Bildu) ausardia eskatu du nazio aniztasunean aurrera egiteko, eta PPrekin zein Voxekin aritzea horrekin "bateraezina" dela esan du

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak esan du nazio aniztasuna aitortu eta demokrazia eraberritzeko bidean aurrera egiteak "ausardia eta konbikzioa" eskatzen dituela. Halaber, ohartarazi du bide hori bateraezina dela "PPrekin eta Voxekin batera aritzearekin, ez ekintzaz, ez omisioz, ez Madrilen, ez Euskal Herrian".

PSE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSE-EEk "normaltasunez" ikusten du EAEko Justizia Auzitegiak hizkuntza eskakizunen inguruan egindako kontsulta

Pau Blasi PSE-EEko legebiltzarkideak adierazi duenez, bere alderdiak "normaltasunez" ikusten du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Euskadiko sektore publikoan hizkuntza eskakizunak arautzen dituen legeari buruz Auzitegi Konstituzionalari egingo dion kontsulta. "Ez da gertatzen den lehen aldia, eta Konstituzionalak esaten duenaren zain gaude", esan du Blasik Legebiltzarreko korridoreetan kazetarien galderei erantzunez.

Gehiago ikusi