Erreakzioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jonan Fernandez: 'Zaila egiten da ANren erabakia ulertzea'

EH Bilduren arabera, Estatuak bere "egia, kosta ahala kosta" ezartzea du helburu. Paul Riosen esanetan, bake prozesua "nahasteko eta trabatzeko" hartu dute erabakia.
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia da. Irudia: EiTB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia da. Irudia: EiTB

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren esanetan, "zaila egiten da Auzitegi Nazionalaren erabakia ulertzea", eta Gobernua ez dela ETAren desarmea errazteko ezer egiten ari ohartarazi du.

Radio Euskadiri egindako elkarrizketan, Euskal Herrian "egoera paradoxikoa" bizi dela nabarmendu du; "izan ere hainbat hamarkadatan indarkeria erabili duen ETA erakundeak armak entregatu nahi dituela adierazi du, eta Estatua ez da prozesu hori errazteko ezer egiten ari".

"Bake prozesuetan esperientzia duten nazioarteko adituei trabak jartzen zaizkie... Zaila da ulertzea, baina erraza izan balitz dagoeneko gatazka gainditua legokeela uste dut", adierazi du. Halaber, jarduera armatuaren behin betiko etetea lortzeko lanean jarraitu behar dela gaineratu du.

EH Bildu

Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkide eta EAko idazkari nagusiak adierazi duenez, ANren erabakiaren bidez, Estatuak "nahastea, adarra jotzea, oztopatzea eta boikot egitea" du helburu, bere "egia, kosta ahala kosta" ezartzeko.

Twitter sare sozialean duen kontuan egindako adierazpenen arabera, Urizarrek Moreno epailearen erabakia kritikatu du, "munduak norabide bat hartu duen bitartean, Espainiak kontrakoa hartu du".

Bestalde, Joseba Permach EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzetan (sare sozial bereko kontu pertsonalean egin ditu adierazpenok), Espainiako Estatua "nazioarteko egiaztatzaileak deklaratzera deitu eta kriminalizatu ditzakeen bakarra da".

Lokarri: "Egoera nahasteko gogoa dute"

Paul Rios Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareko koordinatzaileak Auzitegi Nazionalaren erabakia gaitzetsi du Twitter bidez. Riosen esanetan, erabaki horrek bake prozesua "nahasteko eta trabatzeko"  helburua du.

"Zentzugabekeria" izan dela adierazi ostean, Riosek, gainera, "hain epe laburrean" deitzea zalantzan jarri du; bere ustez, Auzitegi Nazionalak uste badu "ekarpenen bat egin dezaketela, eta pertsona horiek kolaboratu dezaketela, epe luzeago baten egin zezakeen".

Edonola ere, Lokarriko ordezkariaren hitzetan, "ez du inolako zentzurik armak gainetik kentzeko eta armagabetze prozesuan kolaboratzeko lanean ari diren pertsonak deklaratzera deitzea, Gobernuak nahi ez duelako".

Covite: "Logikoa eta zentzuzkoa da"

Covite Terrorismoaren Biktimen Elkartearen iritzian, deklaratzeko zitazioa "logikoa eta zentzuzkoa" da, ETAko kideak atxilotzeko erabiliko den informazioa biltzea baita helburua.

Halaber, Espainia eta Frantzia Egiaztatzaileen Batzordeko kideekin bildu ziren kaputxadunen bila ari dira, "hori dela eta, bidezkoa da" informazioa eskatzea, "ETAko kideak non diren badakite edo armak non dituzten badakite, epaileari jakinarazteko", esan dute Covitetik.

Gainera, "egiaztatzaileen kontra zuzendutako" salaketa "ez dela" azpimarratu dute, baizik eta "lekuko gisa deklaratzea eskatu diete, ETAko kideak non diren dakien beste edonori bezala".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X