Nortzuk dira armagabetzerako nazioarteko egiaztatzaileak?
Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordea ETAren armagabetze prozesuaren alde lan egin duen taldea da. Sei lagunek osatzen dute, eta eskarmentu handia dute nazioarteko gatazketan eta bake prozesuetan. Besteak beste, Ipar Irlanda, Hegoafrika, Sri Lanka, Kosovo, Tanzania, Irak eta Nepalgo gatazkak konpontzeko ahaleginetan parte hartze zuzena izan dute, aholkulari gisa. ETAk armak utziko zituela iragarri zuenetik, talde armatuak bide horretan eman dituen urratsak egiaztatzea izan da euren lana. Dena dela, Espainiako Gobernuak ez du, oraingoz, talde hau aintzat hartu.
2011ko irailean sortu zen Egiaztatzaile Batzordea, ETAk jardun armatua utziko zuela iragarri baino hilabete lehenago, nazioarteko sei adituren parte hartzearekin:
Ram Manikkalingam (Sri Lanka): Taldearen gidari edo batzordeburua da. Besteak beste, Amsterdameko Dialogue Advisory Group erakundearen sortzaile eta zuzendaria. Euren webgunean jasotzen denez, gatazkak elkarrizketa politikoen bidez konpontzea da euren lana. Hainbat gatazka konpontzeko bidean hartu du parte Manikkalingamek, Ipar Irlandan, Sri Lankan eta Iraken, esaterako. Genevako Giza Elkarrizketarako Zentroan ere egin du lan, aholkulari gisa. Egun, Politika Zientzietako irakaslea da, Amsterdameko Unibertsitatean.
Ronnie Kasrils (Hegoafrika): Ezinbesteko eragilea izan zen Hegoafrikan, Apartheidaren kontrako borrokan. Egun, politikatik aldenduta dagoen arren, erretiroa hartu arte hainbat kargutan lan egin izan du Hegoafrikan: Defentsa ministroordea (1994-1999), Baso eta Ur ministroa (1999-2004) eta Inteligentzia ministroa (2044-2008). Afrikako Kongresu Nazionaleko kide ere izan zen, 16 urtez.
Aracelly Santana (Ekuador): NBErentzat lanean aritu izan da 1980tik. Erakunde horren ordezkaria izan zen Nepalen eta Hegoafrikan, eta hainbat prozesutan parte hartutakoa da. Besteak beste, Libiako gatazkaren ondorengo planifikazioan esku hartu zuen NBEko ordezkariekin, 2011an. Azken 20 urteetan, munduko hainbat gatazka-gunetan egon da, baina ondorengo herrietan aritu izan da bitartekari batez ere: Hegoafrika, Kolonbia, Salvador, Guatemala, Nepal eta Libia.
Chris Maccabe (Erresuma Batua): Erresuma Batuaren Ipar Irlandarako Bulegoko zuzendari politikoa izandakoa da, eta Irlandako bakerako elkarrizketa politikoak zuzendu zituen. Elkarrizketa horien emaitza izan ziren, besteak beste, 1998ko Ostiral Santuko akordioak. Sri Lanka, Kosovo edota Tanzaniako gatazkak bideratzeko osatu diren nazioarteko taldeetan ere aholkulari lanetan ibili da.
Satish Nambiar (India): Indiako Indar Armatuen Estatu Goreneko buruetako bat izandakoa da, eta teniente jeneral izendapena du. 1992an eta 1993an, Nazio Batuen Erakundeak Jugoslavia ohirako abian jarritako babes taldeko burua izan zen. Sri Lankako bake prozesuan ere aholkulari lanak egin zituen.
Fleur Ravensbergen (Herbehereak): Dialogue Advisory Group erakundeko zuzendari ondokoa da (bitartekari lanak zuzentzen dituzte bertan). Herbehereetako Gobernuko Garapen eta Kooperazio Ministerioan lan egindakoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.