Bilboko alkatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Areso: 'Azkuna ahul dago, baina burua ondo dauka'

"Fisikoki nahiko ahul dagoen arren, burua ondo dauka eta bere egoerak hobera egitea espero du", esan du Ibon Areso alkateordeak.
IBON ARESO VIRGEN DE BEGOÑA BILBAO EFE
IBON ARESO VIRGEN DE BEGOÑA BILBAO EFE

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak "ahul" jarraitzen du baina "burua ondo" daukala adierazi du gaur Ibon Areso alkateordeak. Azkunaren osasun egoerak hobera egitea espero duela gaineratu du.

Bilboko alkatearen osasun egoerak ostiralean okerrera egin ondoren, Ibon Areso haren osasun egoeraz mintzatu da gaur kazetariekin.

"Makal-makal" jarraitzen duen arren, Azkunaren egoerak hobera egitea espero duela nabarmendu du Aresok.

"Fisikoki oso ahul dago baina burua ondo dauka eta bere egoerak hobera egitea espero du", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X