Azkuna hil ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibon Areso alkate izendatzeko Osoko Bilkura ostiralean izango da

EAJk jakinarazi duenez, urriaren 7an abiatuko dute Alkatetzarako hautagaia aukeratzeko barne prozesua.
18:00 - 20:00
Ibon Areso ostiralean izendatuko dute Bilboko alkate

Iñaki Azkuna hil ostean, Ibon Areso Bilboko alkate izendatzeko Osoko Bilkura ostiral honetan egingo dute, Bilboko udaletxean, 12:00etan, bertatik jakinarazi dutenez.

Azkuna hil zenez geroztik, BBBk eta Bilboko Buru Batzarren Artekoak aho batez onartu zuten Alkatetza alkateordeak gidatu behar duela, legealdia bukatu arte.

Halaber, EAJk jakinarazi duenez, urriaren 7an abiaraziko dute Alkatetzarako hautagaia aukeratzeko barne prozesua, eta Gabonak baino lehen bukatuko da.

Legealdia bukatu arte Areso Azkunaren oinordeko izendatu eta gero, ostiral honetan Osoko Bilkura egingo dute Bilboko udaletxean, inbestidura gauzatzeko.

Halaber, ostiraleko saioan, osoko bilkuren erregimenean, batzorde informatiboetan, kontuen batzordean, iradokizun eta erreklamazio batzordean, eta informazio eta agerraldi organoan aldaketak egiteko  proposamenaz arituko dira, eta Eider Jauregi Ruiz de Gauna zinegotziak kargu hartuko du.

Lehen ekitaldi publikoa

Astearte honetakoa, Ibon Aresok behin behineko alkate gisa, Iñaki Azkuna hil ondoren, egindako lehen ekitaldi publikoa izan da.

Areso 'Slowfooden km0 2013an'en harira egindako sari banaketan izan da, non 12 sukaldari saritu dituzten, eta ogibide hau goraipatu du Iñaki Azkunaren azken hilabeteak "poztasunez" betetzeagatik.

Areso ziur agertu da Iñaki Azkunaren "azken hilabeteok oso zoriontsuak" izan zirela, aurreko garai batzuekin alderatuta, "janariaz gozatu ahal izan" duelako.

"Garai batean likidoak eta papilak baino ezin zuen hartu eta ezin izan zuen janariaz gozatu. Medikuek konpondu ziotenean, nik badakit azken hilabeteetan oso zoriontsu izan dela, janariaz disfrutatu ahal izan duelako", gaineratu du.

Dolu-egunak bukatu dira

Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen omenezko dolu-egunak bukatutzat eman dituzte gaur; hortaz, Bizkaiko hiriburuan haga erdian zeuden banderak, besteak beste udaletxekoa, ohiko moduan jarri dituzte berriro.

Azken dolu-eguna astelehena izan zen, Santiago katedralean Azkunaren aldeko hileta-elizkizuna egin zuten eguna.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X