Ertzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zenon zigortu dute Aresek torturak agindu zituela esateagatik

Euskal presoen abokatua Herrizaingo sailburu ohiaren kontrako kalumniak egiteagatik zigortu dute. 18 hilabetetan 12 euro ordaindu beharko ditu egunero, isun gisa.
Ares eta Zenon, epaiketan.
Ares eta Zenon, epaiketan. Argazkia: Efe

Epaileak zigortu egin du Alfonso Zenon euskal presoen abokatua Rodolfo Ares Herrizaingo sailburu ohiaren kontra kalumniak egiteagatik. Izan ere, Ondarroan izandako polizia-operazio baten ostean, Zenonek esan zuen Aresek atxilotuak torturatzeko agindua eman ziela ertzainei.

Bilboko epailearen arabera, Zenonek egindakoa Zigor Kodearen 205n artikuluan agertzen da: "Egiarekiko mespretxuz, norbaiti delitu bat leporatzea gezurra dela jakinda ere".

Hori dela eta, Alfonso Zenoni zigorra ezarri dio, eta abokatuak 12 euro ordaindu beharko ditu egunero 18 hilabetez isun gisa, prozesuaren kostua ordaindu beharko du, eta Aresi 5.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Aresek iragarri duenez, diru guztia Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango dio.

Bestalde, sailburu ohia gustura agertu da Justiziak "nire eta Ertzaintzaren kontra egindako salaketak faltsuak zirela berretsi duelako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X