Salaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTren lanetan irregulartasunak salatu ditu EH Bilduk

Tolosa eta Hernialde arteko lanetan bederatzi milioi euroko desfasea dagoela salatu du koalizioak. Kasuaren inguruko azalpenak emateko exijitu dio Matutek Jaurlaritzari.
Oskar Matute (EH Bildu), gaur, Donostian. Argazkia: EiTB
Oskar Matute (EH Bildu), gaur, Donostian. Argazkia: EiTB

Salaketa larria egin du EH Bilduk, gaur, Tolosa-Hernialde arteko Abiadura Handiko Trenarenaren lanei lotuta. Bederatzi milioi euroko desfasea dagoela salatu du koalizioak. Oskar Matute EH Bilduko kideak, Donostian egin duen agerraldian, esan duenez, Madril eta Bartzelona arteko zatian irregulartasunak eta iruzurra egin izana leporatu dioten enpresa bera ari da Tolosa-Hernialdeko zatia egiten, Corsan Corviam enpresa, hain zuzen.

EH Bilduk esan du susmoak baino gehiago dituela EAEn ere AHTren lanetan diru publikoaren erabilera okerra egin dela pentsatzeko. Matuteren hitzetan, lan horiek esleitzerakoan ez ziren irizpideak behar bezala zehaztu eta publikatu. 14 milioi euroko gainkostua aipatu du Matutek.

Koalizioaren arabera, "zantzu guztien arabera irregulartasunak baino gehiago egon dira", hori dela eta, "irregulartasun teknikoak, eta ez diru publikoen erabilera okerra", izan direla erakusteko eskatu diote Jaurlaritzari.

Kopuru horretan sartuko litzateke BEZaren igoera eta materialek izandako prezio igoera. EH Bilduren arabera, bi kontzeptu horien kenketa eginda ere,  bederatzi milioi euroko gain-kostua izan dute Tolosa-Hernialde arteko obrek.

Ana Oregi  Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburuari azalpenak emateko exijitu dio Matutek. Gain-kostu hori argitu ezean, EH Bildu  epaitegietara jotzeko prest agertu da, kasua argitze aldera.

Matutek zehaztu duenez, Tolosa Hernialde tarteak "104 milioiko aurrekontua zuen eta, lanen % 77 egin eta gero, 118 milioi xahutu dituzte dagoeneko".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X