Abiadura Handiko Trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikertutako enpresa Euskadiko AHTren lau tarte eraikitzen ari da

Konkretuki, Corsan Corviam konpainia Gipuzkoako Tolosa-Hernialde eta Zizurkil-Andoain tarteetan parte hartzen ari da. Era berean, Bizkaiko Zornotza-Lemoa eta Elorrio-Atxondo tarteetako lanetan ari da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
9 atxilotu ADIFen, ustezko ustelkeria kasuagatik

Corsan Corviam enpresa ikertzen ari dira Bartzelonan, diru publikoak ustez bidegabe erabiltzeagatik. Konpainia Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eraikuntza lanetan parte hartzen ari da, Euskadiko lau tartetan.

Konpainiako bederatzi zuzendari eta Adifeko funtzionarioak atxilotu ditu Guardia Zibilak. Ustez Madril-Bartzelona AVEko tartearen lanetan neurriak aldatu zituzten salneurria puzteko eta legez kanpo 6 milioi euro irabazteko.

Isolux Corsan taldeko enpresak Justiziari "bere kolaborazio osoa" eskaini dio. Corsan EAEko tartea eraikitzeko lanetan parte hartzen ari da.

Bi tarte Gipuzkoan

Euskal 'Y'-ren bi tarte Gipuzkoan daude. Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren eskuetan utzi du bertako lanak aurrera emateko erantzukizuna.

Konkretuki, Tolosa-Hernialde eta Zizurkil-Andoain tarteak dira, Ingurumen Saileko iturriek baieztatu dutenez.

Tolosa-Hernialde tartearen lanak 2011n hasi ziren. Ibilbideak 3,8 kilometro ditu, gehienak tunelean, eta lau zubi egin behar dituzte.

Corsan aldi baterako enpresa-elkarte batean barneraturik obretan parte hartzen ari da. Tartea egiteko ardura 104,7 milioiren truke eman zioten erakundeek, baina 2013an Eusko Jaurlaritzak aurrekontua % 8,62 handitu zuen "zerga berriak, BEZren igoera eta baso-mozketak, harresiak, betetzeak eta landaketak zirela eta", Gasteizko Exekutiboak bere garaian jakinarazi zuenez.

Era berean, Zizurkil-Andoain tartean aldi baterako enpresa-elkartearen bidez parte hartzen ari da. Lanek 180 milioiko aurrekontua dute eta tarteak 4,9 kilometroko luzera du. Ibilbide ia osoa tunelean egin behar dute.

Beste bi tarte Bizkaian

Bestalde, lanak zuzenean Sustapen Ministerioak kudeatzen ditu Bizkaian. Zornotza-Lemoa tarteak 3,45 kilometroko luzera du eta 2007an esleitu zuen Espainiako Gobernuak. 45 milioiko aurrekontua du.

Azkenik, Elorrio-Atxondo tarteak 2,6 kilometroko luzera izango du, gehienak hiru zubitan banatuta. Obrak 2011n esleitu zituzten eta 45,78 milioiko aurrekontua dute. Corsan lanetan parte hartzen ari da, aldi baterako enpresa-elkartean.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X