Ekainaren 8an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Gure Esku Dago' ekimenerako atzera kontaketa hasi da

Durango eta Iruña lotuko dituen giza katean 50.000 pertsona baino gehiago biltzea aurreikusita dago, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapenean.
18:00 - 20:00
'Gure esku dago' ekimenaren giza katea aurkeztu dute Durangon

'Gure Esku Dago'k erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko osatu zen ekimena azken txanpan sartu da. 123 kilometroko giza katea osatuko dute Ekainaren 8an, Durango eta Iruña artean.

Antolatzaileak giza katearen abiapuntu lekura joan dira astearte honetan, Durangora, giza katearen inguruko xehetasunak eta gomendioak zabaltzeko. Erantzun zabala jaso dute Euskal Herriko herri eta auzoetan, arrakastatsua izango dela zalantzarik ez dute.

50.000 laguneko giza katea aurreikusi zuten, eta herriz herri jasotako erantzunaren arabera, ekainaren 8koa handia izango dela diote.

109. kilometroa katalanek osatuko dute. Omniun eta Castellers federazioak Europako zortzi hiriburutan demokraziaren alde giza dorreak egingo dituzte; tartean, Iruñan.

Azken txanpan sartuta, gomendioak eman dituzte. Lehengoa, 10:00etarako kilometroa erosi den tokira joatea, jende pilaketak saihesteko. 12:00etatik 12:30etara batuko dira eskuz esku Durango eta Iruña. Horrez, gain 10:00etatik 12:00etara animazioa izango da ibilbide osoan.

Giza katearen ostean, bost jaigune izango dira: Durangon, Bergaran, Lazkaon, Etxarrin eta Iruñean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X