Erregeak abdikatu egin du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Letiziaren izebak monarkiaren inguruko erreferenduma eskatu du

Hala ere, Henar Ortizek dio ez dagoela bere ilobaren kontra.
Letizia-Ortiz-EITB
Letizia-Ortiz-EITB

Henar Ortiz Asturiaseko printzesaren izebak monarkiaren inguruko erreferenduma eskatu du Twitterren. Hala ere, Ortizek dio ez dagoela Letizia bere ilobaren kontra.

Hilaren 2an Juan Carlos erregeak abdikazioa iragarri zuenetik gaiaren inguruko hainbat mezu kaleratu ditu Henar Ortizek. Egun horretan bertan, errepublikaren alde Estatuko hainbat hiritan egindako manifestazioen inguruak partekatu zituen bere jarraitzaileekin. Halaber, Pablo Iglesias Ahal Dugu alderdiko buruaren hainbat mezu bertxiokatu zituen.

Hauxe da Henar Ortizek txiokatutako mezua:

''Demokrata naiz'', gaineratu zuen.

''Pertsona honek uste du Estatuaren buruzagitza ezin dela herentziaz jaso'', idatzi du beste txio batean. Horrekin batera, bandera errepublikanoa ere erakutsi du.

Letizia bere ilobaren aurka zergatik dagoen galdetu dio Twitterreko erabiltzaile batek, eta hauxe erantzun dio Henar Ortizek: ''Ez nago nire ilobaren kontra; ez ditzagun nahastu senidetasuna eta Estatuaren eredua''.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X