Krisi sozialista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diaz Lopezekin bildu da PSOEko buru izateari uko egin dion egunean

Iturri sozialistek bilera baieztatu dute, baina ez dute edukiari buruzko xehetasunik eman. Diazek eta Lopezek duela urte askotik harreman ona dutela nabarmendu dute.
Susana Diaz
Susana Diaz Andaluziako presidentea eta Patxi Lopez PSEko idazkari nagusia. EiTB

Susana Diaz Andaluziako presidentea Patxi Lopez PSEko idazkari nagusi eta lehendakariarekin bildu da astearte honetan, Sevillan, PSOEko idazkaritza nagusira aurkeztuko ez dela iragarri eta ordu gutxi barru.

Iturri sozialistek bilera baieztatu dute, baina ez dute edukiari buruzko xehetasunik eman. Diazek eta Lopezek duela urte askotik harreman ona dutela nabarmendu dute.

PSOEko sektore batzuek egunotan Patxi Lopez jo dute Susana Diazen hautagaitzaren balizko bigarren zenbakitzat. Lehendakariak Diaz PSOE zuzentzeko aukerarik onena zela nabarmendu zuen.

Susana Diazek goiz honetan iragarri du ez dela PSOEko buru izateko hautagaia izango, eta duela bederatzi hilabetetik gobernatzen duen erkidegoa mantenduko duela lehentasun azaldu du. PSOEn pisua duten ahotsen nahiaren kontrakoa da erabakia, besteak beste, Madrilgoak, Valentziakoak, Murtziakoak, Kanarietakoak eta Gaztela-Mantxakoak.

Bestalde, Lopezek azaldu du "laguntzen lehiatzen baino gehiago" ikusten dela idazkaritza nagusiaren karguagatik. PSE-EEk ezohiko kongresu bat iragarri du irailerako, baina ez da aurkeztuko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X