'PSOEk aparteko konponbidea behar du, eta Susana Diaz apartekoa da'
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, PSOEk "egoera berezia bizi du, eta aparteko konponbideak behar ditu". Horrekin lotuta, Susana Diaz Andaluziako presidentea "apartekoa" dela adierazi du politikari bizkaitarrak.
Lopezek dioenez, Diazek PSOEren liderra izateko hautagaitza aurkeztuz gero, bere "babesa izan lezake", Andaluzian egindako lana gustuko duelako. Euskal sozialisten liderrak El Correon egindako elkarrizketan dioenez, Diazek "alderdi zatitu bat hartu eta berriro bateratzea" lortu du.
Patxi Lopezek onartu egin du ez daukala batere argi PSOEko idazkari nagusi izateko lehian sartuko den ala ez, baina bere burua "lehiatzen baino gehiago, laguntzen" ikusten duela zehaztu du. Lopezek ezohiko PSE-EEko kongresua deitu du irailerako, karguan jarraitzeko aurkeztuko ez dela iragarrita.
PSOEko liderra hautatzeko prozesuari dagokionez, "afiliatu bat, boto bat" formula gustukoa duela esan du. Aurkez daitezkeen hautagaitzei buruz, Eduardo Madina "baleko pertsona" dela eta "zer egin" argi izango duela adierazi du. Carme Chaconi buruz, aldiz, "egin behar duena argitzea" falta zaioa adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri