Krisi politikoa PSOE-n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Soraya Rodriguez: 'Susana Diazen erabakiak ohoratu egiten du'

Jose Antonio Pastorren ustez, Andaluziako presidentearen erabakia "egokia" da, eta astea bukatu arte "gauza asko gerta daitezke", gaineratu du.
PSOEren bozeramalea, diputatuen Kongresuan. Irduia: EFE
PSOEren bozeramalea, diputatuen Kongresuan. Irduia: EFE

Soraya Rodriguez PSOEren Kongresuko bozeramailearen ustez, Susana Diaz Andaluziako presidenteak PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitzari uko egitea erabakitzeak "ohoratu egiten du", "Andaluziarekiko duen konpromisoa berretsi eta lehenetsi" duela esan nahi duelako.

"Andaluziako presidente, buruzagi politiko eta PSOEren erreferente gisa ohoratu egiten duen keinua izan da, andaluziarrekiko, Andaluziarekin eta Andaluziako Gobernuarekin duen konpromisoa lehenetsi duelako", nabarmendu du bozeramaile sozialistak Bozeramaileen Batzordearen bileran parte hartu baino lehen.

Rodriguezen arabera, Susana Diaz PSOEn "erreferente garrantzitsua" da, eta "erreferente izaten jarraituko du", eta "berak ondo baino hobeto esan duenez,  hurrengo batzarrean irtenbiderik onena topatzeko lan egingo du".

Bestalde, Jose Antonio Pastor PSE-EEren legebiltzarkide eta sozialista bizkaitarren idazkari nagusiaren arabera, Diazen erabakia "egokia" izan da, eta "hiru kide utzi ditu lehian": Eduardo Madina, Jose Antonio Perez Tapia eta Pedro Sanchez. Halere, astea bukatu arte arte "gauza asko gerta daitezke", gaineratu du.

Herri Irratian egindako elkarrizketa batean, Pastorrek esan du Eduardo Madinak PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkezten badu idazkari izateko aukera izango duela. "Gaur-gaurkoz, badirudi aurkezteko asmoa duela, baina aste osoa dugu aurretik, ostiralera arte", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X