Epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dignidad y Justiciak ez du Segi auziko absoluzioa errekurrituko

Biktimen elkarteak azaldu duenez, errekurtsoa galduz gero 120.000 euro inguru ordaindu beharko lituzke, eta ezin dio kopuru hori ordaintzeari aurre egin.
40 gazteen kontrako epaiketaren irudia. EiTB.
40 gazteen kontrako epaiketaren irudia. EiTB.

Dignidad y Justicia biktimen elkarteak ez du Segiko kide izatea egotzi zieten 40 gazteen absoluzioa errekurrituko, galduz gero ordaindu beharreko diruari ezin diolako aurre egin. Gutxi gorabehera, 120.000 euro ordaindu beharko lituzke.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ere uko egin dio errekurtsoa jartzeari, horretarako tarterik ez dagoela argudiatuta. Hala ere, fiskaltzako iturri batzuk ez daude erabaki horrekin guztiz ados.

Dignidad y Justiziak ohar baten bidez azaldu duenez, Auzitegi Gorenean errekurtsoa jartzeagatik 3.000 euro ordaindu beharko lituzke akusatu bakoitzagatik, eta errekurtsoa atzera botaz gero, 120.000 euro inguru ordaindu beharko lituzke. Elkarteak onartu duenez, ezin dio "inola ere" ordainketa horri aurre egin.

Absoluzio "ulertezina"

Dignidad y Justiciaren iritziz, absoluzioa "ulertezina" da, eta, erabaki horrekin, Auzitegi Nazionalak Poliziak egindako lana ezerezean utzi du, akusatuen argudioak ontzat emanda.

Gauzak horrela, auzitegiak frogak nola aztertu dituen kritikatu du, eta Gorenak ezin duenez gai horren inguruan erabakirik hartu, errekurtsorik ez aurkezteko erabakia hartu dutela adierazi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X