ETAk birmoldatzeari ekin dio, 'konfrontazio demokratikorako'
ETAk borroka armatuko egitura logistiko eta operatiboak desegin dituela iragarri du 'Gara' egunkarira igorritako komunikatu batean. Helburua konfrotazio armatuaren ziklotik konfrontazio demokratikorako trantsizioa egitea dela adierazi du.
Naiz atariak ETAk 'Gara' egunkarira igorri duen komunikatuaren aurrerapen bat kaleratu zuten atzo, eta gaurko paperezko alean oharra osorik argitaratu dute. Ohar horretan bere egituren birmoldaketari ekin diola adierazi du ETAk, zehazki, "borroka armatutik eratorritako egitura logistiko eta operatiboak" desegin dituela.
Komunikatuak uztailaren 15eko data dauka, eta horren arabera birmoldaketa horren "lehen zutabea" iragan martxoan iragarritako armategien zigilatze egiaztatuarekin lotuta dago.
"Bigarren zutabea", berriz, bere egituren egokitzapena da. Komunikatuan irakur daitekeenez, ETA egitura tekniko-logistikoa eratzen ari da armategiak behin betiko zigilatzeko.
ETAk eginkizun politikoetarako egitura indartuko du, baita "bake prozesuak aurrera egin dezan alde ezberdinen arteko elkarrizketa bultzatzea helburu duten lanak" ere. Harturiko erabaki horiek gatazkaren konponbidea helburu duen bidearen hasiera direla adierazi du, horien artean, desarmea eta preso eta iheslarien etxeratzea.
Bestalde, konfrontazio armatua behin betiko gainditutzat emango litzatekeela eta gatazka politikoaren konponbidea eragile politiko eta sozialen esku geldituko litzatekeela azpimarratu du.
ETAren iritziz, ezker abertzaleari dagokio "lidergoa bere gain hartzea eta fase honetan askapen prozesua gidatzea". Bere ikuspuntua ematean edo ekarpena egitean inoren lanak hartu gabe edo inor ordezkatu gabe egingo duela gehitu du.
Ekarpena, "inor ordezkatu gabe"
Egiaztatzaileek otsailean abiatutako prozesuaren aurrean estatuek eta hainbat indar politikok duten jarrera salatu du ETAk agirian. "Estatuen eta hainbat indar politikoren erresistentziak bidea zailtzen ari badira ere, ahaleginari eutsi behar zaio, konponbidearen aldeko indarren artean elkarlana sendotuz, indar berriak atxikiz eta estrategiak egokituz zailtasunak gainditzeko", esan du.
Aldaketa prozesua abian dela, eta agertoki berri horretara egokitzeko erabakia hartua duela ziurtatu du. Taldearen iritzian, "tamalez, honetan ere erresistentziak nonahi ageri dira, alde guztien arteko elkarrizketak eta akordioak ezinezko bilakatzeraino". Dena dela, "akordio horien zain egon gabe", "orain arte hartutako erabakiekin koherentea den eta askapen prozesuaren egungo fase historikoari erantzuten dion barne eraldaketa hasi du ETAk".
Aro berrian ETAk bere "ekarpena" egingo du, "inor ordezkatu gabe eta berari ez dagozkion zereginak bereganatu gabe". Ildo honetan, erakundeak uste du fase politiko honetan "ezker abertzaleko gainerako antolakundeak eta herri mugimendua direla egun askapen prozesuak dituen erronkak aurrera ateratzeko subjekturik eraginkorrenak. Beraiek dute arazo zehatzen aurrean erantzuteko eta proposamenak aurkezteko ardura eta gaitasuna ere. Ezker abertzaleko antolakundeei eta beren militante guztiei dagokie, beraz, aitzindaritza beren gain hartu eta askapen prozesua fase honetan gidatzeko ardura".
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.