Bilera, gertu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy eta Urkullu 'epe motzean' elkartuko direla uste du Oyarzabalek

Bestalde, Euskadiko PPko legebiltzarkideak AEK eta beste “txosna” batzuk finantzatzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari, Hezkuntzan “murrizketak” bultzatzen dituen bitartean.
Iñaki Oyarzabal
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia. EFE

Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko legebiltzarkideak ostegun honetan esan duenez, Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren arteko bilera “epe motzean” izango da.

Oyarzabalek kazetarien galderei erantzun die, Urkulluk bilera bat egiteko eskaerari buruz. Prentsaurreko horretan Justizia, Eskubide eta Askatasun idazkariak Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika kritikatu du.

Euskadiko PPko kideek bilera hori errazteko kudeaketaren bat gauzatu behar izatea errefusatu du, aurretik beste hainbat izan direlako, bai publikoak baita pribatuak ere.

“Harreman ona eta zentzuduna dago” lehendakariaren eta presidentearen artean, esan du Euskadiko PPko idazkari nagusi ohiak. Halaber, Rajoyk egunotan agenda politiko estua duela nabarmendu du, eta horren adibidetzat Artur Mas Generalitateko presidentearekin izango duela jarri du.

AEK eta beste "txosna" batzuk finantzatzea leporatu dio PPk Eusko Jaurlaritzari

Bestalde, PPk “2013-2016 Euskararen Agenda Estrategikoa” (335 milioi euroko inbertsioa) kentzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, horien bitartez “bezeroen politikak ezkutatzea” soilik nahi duelako.

AEK eta beste “txosna” batzuk finantzatzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari, Hezkuntzan “murrizketak” bultzatzen dituen bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X