Abiadura handiko trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoa, auzitegietara jotzeko prest AHTren 7,5 milioiengatik

Aldundiak “ulergaitzat” jo du Gobernu zentralak eta Eusko Jaurlaritzak “Gipuzkoak duen zorra ez ordaintzea”.
Larraitz Ugarte
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiko bozeramailea. Artxiboko irudia. EFE

Gipuzkoako Aldundiak AHTrekin harremana duten errepideetako obrengatik Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak ordaindu behar diela uste duen 7,5 milioiengatik auzitegietara jotzeko izapidek egiten hasi da. Obra horiek aurreko legealdian egin zituen foru instituzioak.

Ohar batean , Aldundiak “ulergaitzat” jo du Gobernu zentralak eta Eusko Jaurlaritzak “Gipuzkoak duen zorra ez ordaintzea”.

Aldundiak azaldu duenez, eskaera Adifi (Gobernu zentralaren menpe dago) eta ETSri (Eusko Jaurlaritzarekin harremana du) zuzenduta dago.

Aurreko legealdian, Aldundiak (garai hartan EAJk zuzentzen zuen) eta ETSk “ahozko akordio” bat lortu zuten, horren arabera, Aldundiak abiadura handiko trenarekin harremana zuten bide-obrak egin zituen, eta, ordainetan, Euskal Trenbide Sareak 7,5 milioi euro ordaindu behar zizkion.

Bilduren foru gobernuaren hitzetan, “txundigarria da, hitzarmenik sinatu ez arren, obrak Aldundiarentzat 7,5 milioiko kostuarekin egin izana”.

Eusko Jaurlaritzak “oraindik ez du ordaindu, eta ez dirudi ordaintzeko prest dagoenik, diru-kopuru hori Adifi ordaintzea dagokiola esanda”, deitoratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X