AHTren lanen kostua 247 milioi igo da Gipuzkoan
‘Y’ trenbide sarea osatzeko Eusko Jaurlaritza Gipuzkoan egiten ari den lanen kostua 247,32 milioi euro igo da hasierako aurrekontuarekiko, eta guztira 1.822,62 milioiko kostua izango du, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak adierazi duenez.
EH Bilduk eskatuta, Eusko Legebiltzarreko batzordean agerraldia egin du Oregik. Koalizioak Gipuzkoako lanen “gainkostua” azaltzeko eskatu diote sailburuari, Oskar Matute parlamentarioaren ustez, % 15,6 igo baitira kostuak.
Oregik argi utzi du ezin dela “gainprezioei buruz” hitz egin, eta kosteen aldaketa guztiak Kontratuen Legearen arabera egin direla esan du. “Ez gara irregulartasunei buruz hitz egiten ari”, zehaztu du.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik sistema erabat gardena proposatu dio Eusko Legebiltzarrari, EAEko 'Y' trenbide-sarea izapidetzeari dagokionez. Ildo horretatik, hiru hilean behin informazio-txostenak egin eta aldian behin lan-eremuetarako bisitaldiak antolatuko dira, Legebiltzarreko batzorde-kideek lanen betetze-maila egiaztatu dezaten.
Astelehen honetan egin du agerraldia Oregik, aurreko gobernuak lizitatutako EAEko trenbide-sare edo Y berriaren lanei loturiko alderdi jakin batzuk azaltzeko. Azpimarratu du behar-beharrezkoa dela kudeaketa finantzarioa Kontuen Euskal Epaitegiaren gomendioen arabera gauzatzen jarraitzea; izan ere, "EAEko administrazioaren ardurapeko aspaldiko obrarik handiena da, ikuskaritza eta oharrak ezinbestekoak direna, eta nire Sailari edota mendeko sozietateei eragiten dieten kontratazio-prozeduretan horiek txertatzeko konpromisoa hartzen dut".
Legebiltzarrean gogorarazi du Ana Oregik Gipuzkoako trenbide-zatiko lanei buruz eskatutako azalpenak "egungo gobernua Sailaz arduratu baino lehenago esleitutako txostenei buruzkoak direla, eta, horrenbestez, kontratazio horien ondoriozko lanak aurreko gobernuak onartutako lizitazio-pleguetan jasotako baldintzen arabera gauzatzen direla".
Agerraldian, halaber, sailburuak nabarmendu du "pertsonen abiadura handiko garraiorako eta salgaien garraiorako EAEko trenbide berriak gure herrialdean, penintsulan bertan eta Europako hego-mendebaldean izango duen garrantzi eta eragin sozial, kultural eta ekonomikoa".
Aldaketak
Y-aren egungo aurrekontu-egoera laburbilduz, Eusko Jaurlaritzaren mendeko bide-zatiaren esleipenei 1.575,30 milioi euro dagozkie, eta Indarreko Aurrekontu Likidoa 1.775,23 milioi eurokoa da. Aldaketen, gehikuntzen, larrialdiko lanen eta indarreko amaierako aldaketen ondorioz, % 4,97 garestitu da esleipeneko aurrekontua.
"Berriz diot –berretsi du Oregik– hiru hilean behin ETS sozietate publikoak egingo duen txostena Eusko Legebiltzarrera igortzeko konpromisoa hartuko dut. Txosten horretan jasota geratuko dira ETS zuzendaritza teknikoaz arduratzen den bide-zatien obretako eta aurrekontuaren gorabeherak".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.