Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pujolen arrebak ez zekien atzerrian herentzia zutenik

Bestalde, Pujolen semearen neskalagun ohiaren arabera, familiaren inguruko "gauza gehiago"’ irtengo dira.
18:00 - 20:00
Pujol familia epaileen begiradapean dago

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren arrebak ez zekien bien aitak atzerrian herentzia utzi zuenik, ‘Ara’ egunkariak kaleratutako informazioaren arabera. Ostiralean bertan (oharra kaleratu baino ordu batzuk lehenago) izan zuen arrebak Pujolek bertan aitortu behar zuen dirutzaren berri.

Informazioa horren arabera, Maria arreba eta Francesc Cabana haren senarra bisitatu zituen Pujolek ostiralean, eguerdian; orduan eman omen zien aitorpenaren berri.

Cabanak azaldu duenez, presidente ohiak barkamena eskatu zion behin baino gehiagotan arrebari eta koinatuari. Hasieran sinesgabetasunez eta haserreaz hartu zuten berria; ondoren, ‘errukia’’ sentitu zuten, senitartekoa ‘’suntsituta’’ ikusita.

''Gauza gehiago''

Bestalde, Maria Victoria Alvarez Jordi Pujolen semearen neskalagun ohiaren arabera, familiaren inguruko ‘’gauza gehiago’’ irtengo dira.  Alvarezek dio, gainera, ''milioika milioi eurokoa'' da familiaren ondasuna.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X