Agerraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jordi Pujolek uko egin dio Kataluniako presidente ohiaren soldatari

Artur Masek agerraldia egin du, eta joan den ostiralean Pujolekin bildu zela azaldu du. Jordi Pujolek agerraldia egin beharko du Parlamentuan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Masek iragarri du Pujolek uko egin diola president ohiaren soldatari

Jordi Pujolek uko egin dio Kataluniako presidente ohiaren soldatari eta bulegoari, Artur Masek astearte honetan iragarri duenez.

Kataluniako presidenteak azaldu duenez, atzo bildu zen Pujolekin, eta biek adostu zuten, Pujolek berak proposatuta, pribilegioei uko egitea. Halaber, CDC eta CiUko ohorezko presidente karguei uko egingo die Jordi Pujolek.

Ostiralean ere elkartu ziren Mas eta Pujol eta, bertan adierazi zionez presidente ohiak ez zuen asmorik CDC eta CiUren batzarretara itzultzeko. Joan den ostiralen Jordi Pujol presidente ohiak onartu egin zuen hainbat kontua izan dituela atzerrian, 34 urtez.

Besteak beste, urtean 82.000 euroko biziarteko pentsioa kobratzen zuen Pujolek eta horri ere uko egingo dio aurrerantzean. Bartzelonako Gracia pasealekuan duen bulegoari, ibilgailu ofizialari eta idazkariei ere uko egingo die Kataluniako presidente ohiak.

Pujolek agerraldia egin beharko du Parlamentuan

Parlamentuko alderdi guztiek, CiUk izan ezik, Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak Kataluniako ganberan agerraldia egiteko eskaera sinatu dute, 34 urtez atzerrian kontuak izateari buruzko azalpenak emateko.

Atzo Pujolen agerraldia eskatu ala ez gaiari buruz ERC zalantzan baldin bazegoen ere, astearte honetan gainerako alderdiekin bat egiteko pausoa eman du, beraz, eskaera segurtasun osoz onartuko dute.

'Pena handiz'

Jordi Pujolek bizi duen egoera "pena handiz" ikusten duela onartu du Artur Masek. Hala ere, etorkizunean, "argiak eta ilunak balantza batean" jarri beharko direla adierazi du, "23 urteko presidentetza ezin delako egun batetik bestera ezabatu".

"Ekaitza hau amaitzean, une jakin batean, denboraren poderioz, bere ahuleziak ikusiko dira, baina baita bere aktibo handiak ere", esan du.

Etorkizunean, Jordi Pujol "beste herritar bat" besterik ez dela izango azpimarratu du.

Prozesua, oso-osorik

Pujolek bere karguei uko egitea ez duela prozesu independentistan eraginik izango azpimarratu du Artur Masek.

"Herria edozein pertsonaren gainetik dago, nahiz eta pertsona hura oso garrantzitsua izan. Ibilbide orria zehaztu eta pertsona askorik adostu dugu", nabarmendu du.

Pujolen egoerak piztu dituen erreakzioen artean, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak ikerketa "amaieraraino" eramatea eta auzi hau Kataluniako prozesuarekin ez nahasteko eskatu du.

Horrez gain, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak eta Artur Masek egingo duten bileran ere eraginik ez izatea espero du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X