2015eko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ahal Duguk herri plataformak babestuko ditu udal hauteskundeetan

Pablo Iglesiasen alderdiak ez du hautagaitza aurkeztuko Estatu osoan.
Pablo Iglesias Podemos-Ahal Duguren burua. EFE
Pablo Iglesias Podemos-Ahal Duguren burua. EFE

Podemos-Ahal Duguk, Pablo Iglesiasen alderdiak, ez du Estatu osoan aurkeztuko hautagaitza 2015. urteko udal hauteskundeetan, eta plataforma herritarrak babestuko ditu.

eldiario.es webguneak jakinarazi duenez, zerrendetan alderdiak egiaztatu gabeko hautagaiak sartzea galarazi nahi dute horrela, erabaki horrek euren hazkundea moteltzea ekar dezakeela jakin badakiten arren.

Hedabideak Bartzelonako kasua aipatu du estrategia horren erakusle gisa. Izan ere, Ada Colauk Guanyem Barcelona izeneko hautagaitza sortu du, eta Podemos-Ahal Duguk babestu egingo du.

Bien bitartean, Pablo Iglesiasen alderdia egitura propioa izateko lanean ari da.

Iglesiasen taldeak proposamen zirriborro bat igorri die militanteei, eta urrian erabakiko dute, asanblea fundatzaile batean.

Proposamenaren arabera, alderdiko burua militanteek erabakiko dute, boto zuzenen bidez. Gainera, afiliatu izateko 16 urtez gorakoa izan beharra dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X