PSOEren batzorde federala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek 'ausarta' izan eta Konstituzioa aldatzeko eskatu dio Rajoyri

Sozialisten idazkari nagusi berriak ukatu egin du PSOE "distantziakide" geratu izana Kataluniako eskaera sobiranistaren inguruan, eta galdeketaren kontra azaldu da berriz ere.
18:00 - 20:00
Mariano Rajoyren erantzun falta kritikatu du Pedro Sanchezek

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak "ausarta" izan eta itun konstituzionala "denon artean" berritzeko prozesua abiarazteko eskatu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, Kataluniako asmo independentistari aurre egiteko.

"Egiten badu, Rajoyk ausardiaz jokatzen badu, PSOE bidelagun izango du, ez dadila zalantzarik izan ", esan du Sanchezek PSOEren Batzorde Federalean -bera idazkari nagusia denetik lehenengoa- egindako hitzaldian.

Sanchezek, gainera, Rajoyk Kataluniako gatazkaren aurrean duen "immobilismoa" kritikatu du. Bere ustean, horrek Katalunian bizi duten "estatu krisia" areagotu baino ez du egiten.

Gainera ukatu du PSOE "distantziakide" geratu izana, Kataluniako eskaera sobiranistaren inguruan, eta azaroaren 9an egitekoa den galdeketaren kontra azaldu da berriz ere, kataluniarrak Katalunia eta Espainia artean aukeratzera behartuko dituztelako.

"Katalunia aldaketa politikoaren eta sozialaren aitzindari izatea nahi dugu, sozialistok buruan izanda", esan du Sanchezek. Horrez gainera, PSCren neutraltasuna goraipatu du, bereziki, Miquel Iceta PSCren idazkari nagusiarena.

Sozialistek proposatutako Konstituzio erreformaren inguruan, Sanchezek "bazterketarik gabe" gai guztien gainean hitz egitea defendatu du, eta ziur agertu da itun konstituzional horren ondotik Espainia bateratuagoa etorriko dela, lurraldearen, gizartearen eta belaunaldiz belaunaldiko ikuspegiaren arabera.

"Utz diezaiegun gazteei nahi duten herrialdea erabakitzen", esan du.

"Zuon hautagaia izan nahi dut"

Bestalde, Pedro Sanchezek bere alderdiaren Batzorde Federalari baieztatu dionez, 2015eko uztailaren 26ko primarioetara aurkeztuko da, "aldaketaren buru" izateko asmoz.

"Zuon hautagaia izan nahi dut", esan du PSOEren baitan erabakitzeko gaitasunik handiena duen organoaren aurrean, "espainiarrek aldaketa nahi" dutela ziurtatu eta gero. "Benetan sinesten dut gure herrialdean, eta uste dut Espainiak etorkizun hobeago bat merezi duela", nabarmendu du.

Rajoy, etsigarria

PSOEren idazkari nagusiaren ustean, "etsigarria" da Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidentea mutu geratu izana Diada egunean Bartzelonan izandako manifestazio jendetsuaren ostean, eta "ausarta" izateko eta "itxaropenari, elkarbizitzari eta Espainiaren batasunari atea zabaltzeko" eskatu dio.

Sozialisten buruak nabarmendu duenez, Espainiak eta Kataluniak "politikari ausartak" behar dituzte, eta "etsigarria" iritzi dio Rajoyk Bartzelonan eratu zen  giza 'V'aren aurrean emandako erantzunari. "Ez zuen ezer esan, isilik geratu zen berriro ere. Debora pasatzen uzteak arazoak konponduko dituela uste du oraindik ere; eta konpondu barik, areagotu egingo ditu", ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X