Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iparraldeko alderdi guztiek ETArekin hitz egiteko eskatu diote Parisi

Ipar Euskal Herriko alderdi guztiek sinatutako dokumentu batean, elkarrizketa, biktima guztien errekonozimendua eta konponketa, eta Ipar Euskal Herriari estatus juridiko berria ematea proposatu dute
18:00 - 20:00
Bakearen eta elkarbizitzaren aldeko agiria plazaratu dute Baionan

Ipar Euskal Herriko alderdi politiko guztien ordezkariek dokumentu bat sinatu dute gaur, Elkarrizketarako Taldearen (Brian Currin, Paul Rios…) bitartekaritzarekin, Frantziako Gobernuari Euskal Herriko bake prozesuan inplika dadin eskatzeko.

Baionan publiko egin berri duten akordioaren sinatzaileen artean daude, besteak beste, Jean-Rene Etchegaray Baionako alkatea (alderdi zentrista), Kotte Ecenarro Hendaiako alkate eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidenteordea Alderdi Sozialista), Max Brisson Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko kide, Biarritzeko zinegotzi eta UMPren idazkaria, Frederique Espagnac senataria (Alderdi Sozialista), Jean-Jacques Lasserre senatari, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko kide eta Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko presidentea (alderdi zentrista) eta Xabi Larralde Sorturen burua Ipar Euskal Herrian.

Dokumentuak Aieteko adierazpenari egiten dio erreferentzia, eta bake prozesuari bultzada emateko ekarpen gisa aurkeztu dute, Ipar Euskal Herriko "gizartean adostasun zabala" izan dezaketen proposamenekin.

Hori horrela, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako agintari politikoek bake prozesuan inplikatzeko eskatu diote Frantziako Gobernuari. "Hasieran, eta elkarrizketak aurrera egin dezan, isilpean egin beharko lirateke elkarrizketak. Aurrerapauso handiak egiaztatzen direnean, ordea, publiko egin hala izango lirateke", gaineratu dute.

Presoak

Dokumentuan, hainbat puntu proposatu dituzte, aldebiko elkarrizketa horietan jorratzeko. Egungo ordenamendu juridikoa eta Giza Eskubideak errespetatuko lituzketen gaiak dira horiek: presoen Euskal Herriratzea, gaixorik dauden presoen askatasuna, eta kartzela onurak.

"ETAko militanteen kontrako prozesu juridiko eta polizialak bertan behera" uztea, eta "azken neurri gisa, euskal gatazkarekin lotutako gai guztietarako amnistia lege bat sortzea" proposatu dute. Horretarako, ordea, adostasun politiko zabala eta ordenamendu juridikoa egokitu beharko liratekeela onartu dute.

Desarmatzeari buruz, Parisen eta ETAren arteko akordioa proposatu dute, "desarmatzea eta ETAk Frantzian dituen azpiegiturak desegiteko prozesua eta baldintzak praktikan jartzeko eta zehazteko".

Gatazkaren eta adiskidetzearen alorrean, "Egiaren eta adiskidetzearen" batzordea eratzearen alde agertu dira, biktima guztien errekonozimendua lortzeko, eta konponketarako moduak zehazteko.

Azkenik, dokumentuaren sinatzaileek "estatus partikularreko lurralde elkargoa" eskatu dute Ipar Euskal Herriarentzat, horrek "bake iraunkorra lortzeko" asko lagunduko lukeelakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X