2015eko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuek euskara bigarren mailan uzten dutela salatu du EH Bilduk

Euskarara, Aurrekontuen % 1a baino ez dela bideratzen salatu dute eta, gutxienez, euskarara bideratutako dirua % 2ra igotzea eskatu dute.
18:00 - 20:00
Euskalgintzara diru gutxi bideratuko dela salatu du EH Bilduk

EH Bilduk salatu duenez, euskarara bideratutako diru kopurua ez da nahikoa hizkuntzaren "normalizazioan" pausoak emateko eta euskarari zuzendutako diru-partida, gutxienez, % 2ra igotzea eskatu du.

Durangoko Azokan egindako ekitaldian, Unai Urruzuno eta Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkideek Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Aurrekontuetan euskarara oso diru gutxi bideratu dutela salatu dute.

Koalizioko kideen iritziz, Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Aurrekontuetan aurreikusitako diru kopurua ez da nahikoa euskararen "normalizazioan" pausoak emateko.

Hori dela eta, EH Bilduk hainbat zuzenketa aurkeztuko ditu euskarara bideratutako diru kopurua handitzeko asmoz.

"Aurrekontu orokorrean baliabide gehiago izanik ere, urtez urte, murrizketak egiten ari direla ikusten ari gara. 10.600 milioi euro ditugu eta diru horretatik % 1a ere ez dute bideratu euskarara", salatu dute.

Testuinguru horretan, eta euskararen normalizazioan "benetako aurrerapausoak" ematea lortzeko, "beharrezkoa litzateke gutxienez euskarara bideratutako diru kopurua % 2ra igotzea".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X