Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CiUk eta ERCk argi berdea aurrekontuei, negoziatzen jarraitzeko

Hori horrela, tarte bat eman diote elkarri plebiszitu hauteskundeak deitzeko negoziazioetan sakontzeko. Junquerasek dagoeneko iragarri du gaur edo bihar bilduko dela Masekin.
Mas eta Junqueras, atzoko eztabaidan.
Mas eta Junqueras, atzoko eztabaidan. Argazkia: Efe

CiUk eta ERCk argi berdea eman diote Kataluniako 2015eko Aurrekontuen lege-proiektuari, gainerako alderdiek aurkeztutako osoko zuzenketen kontra bozkatu baitute, eta orain tarte bat eman diote elkarri plebiszitu hauteskundeak deitzeko negoziazioetan sakontzeko.

Independentzia helburu izango luketen hauteskunde horien negoziazioak errazteko keinu berri horrekin batera, ERCk baztertu egin du neurri fiskalen, finantzarien eta administratiboen legearen kontrako osoko zuzenketa. Horrela, gainerako alderdi guztien oposizioa gainditu du Kataluniako Gobernuak.

Osoko zuzenketak CiUren eta ERCren 70 botoekin bota dituzte atzera, PSCren, PPCren, ICV-EUiAren, Ciutadansen eta CUPen aldeko 62 botoak ez baitira nahikoa izan aurrera eramateko.

Gaur eztabaidatu duten aurrekontuei laguntzeko legeari dagokionez, ERCk baztertu egin du azken unean horren kontra jarritako osoko zuzenketa, eta argi adierazi du zein den erabaki horren helburua: CiUrekin independentziari buruzko plebiszitu hauteskunde aurreratu batzuk deitzeko negoziazioak indartzea.

Hala eta guztiz ere, ERCk aurrekontuen atal guztien kontrako zuzenketak jarriko ditu batzordean, urtarrilaren 19tik 23ra, luzapena ezarri eta hauteskundeak aurreratu behar direla uste duelako.

Junqueras-Mas bilera

Oriol Junqueras ERCren buruzagiak iragarri du gaur edo bihar bilduko dela Artur Mas presidentearekin, eta aurrekontuen eta hauteskunde aurrerapenaren inguruko akordio batera iristea espero duela. Kazetariekin Parlamentuan izandako hizketaldi informal batean eman du horren berri.

Junquerasek uste du akordioa oso gertu dagoela, eta Parlamentuak ostiralean egingo duen urteko azken osoko bilkura aprobetxatuko dutela hitz egiteko.

Bi jarrera

Junquerasek aurrekontuen inguruko akordioa eta hauteskunde aurrerapena lotzen jarraitzen du, baina Masek berriro esan du bi gai desberdin direla.

Gainera, Junquerasek ez du zerrenda bateraturik nahi hauteskundeetan, nahiago du programan independentziari buruzko punturen bat konpartitu, baina Masek zerrenda bateratua nahi du, eta bertan gizarte zibila ere ordezkatuta egotea.

Egutegiarekin ere ez datoz bat: ERCren buruak berehala nahi du ituna, Eguberri aurretik, eta Masek ondoren egin nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X