Hauteskundeetako zerrendak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko 250 udalerritatik 230tan aurkeztuko ditu hautagaiak EAJk

Datozen udal eta foru hauteskundeetara EAJk aurkeztuko dituen hautagiak izango dira bihar Durangon, alderdi jeltzaleak antolatutako ekitaldi batean.
18:00 - 20:00
EAJk prest ditu Udal eta Foru hauteskundeetarako hautagaien zerrendak

Itxaso Atutxa EAJko presidenteak larunbat honetan iragarri duenez, alderdi jeltzaleak hauteskunde-zerrendak aurkeztuko ditu Euskadiko 250 udalerritik 230 baino gehiagotan.

Atutxa Durangoko Landako Gunean izan da gaur. Igande honetan ekitaldia egingo dute bertan, izan ere, komunikabideen aurrean aurkeztuko dituzte maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetan izango diren EAJren hautagaiak.

Ekitaldi horretan Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak parte hartuko dute.

Biharko aurkezpenak amaiera emango dio "barne-prozesu luzeari, demokratikoari, bateratuari, parte-hartzaileari eta gardenari", Atutxak azaldu duenez.

EAJko presidenteak zehaztu duenez, udalerriren batean oraindik ari dira hautaketa-prozesua egiten, baina biharko alkatetzarako 47 emakumezko hautagai eta 112 gizonezko hautagai izango dira prest. Atutxaren iritzian, "haien udalerriekin eta herrialde honekin konprometituak dauden persona gazte horiek EAJren harrobi ona osatzen dute".

"Herritarrek zalantzarik izan ez dezatela: berriro ere, EAJk alderdiaren indar osoa jarriko du Euskadiren mesederako, herritarren benetako kezkei erantzuna emateko", azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X