Ogasun Batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maroto ez da damutzen San Antonioko lokalen alokairua sinatu izanaz

Bilduk "Udaletxearen kontratu okerrena" egin izana leporatu dio, eta alkateak erantzun dio "inork ez" duela "deliturik aurkitu".
Javier Maroto Gasteizko alkatea.
Javier Maroto Gasteizko alkatea. Argazkia: EiTB

Javier Maroto Gasteizko alkateak esan du ez dela ezertaz damutzen San Antonioko lokalen alokairuan egin zuten kudeaketan, eta oposizioari elektoralismoz jokatzea egotzi dio.

Marotok agerraldia egin du gaur Gasteizko Udaleko Ogasun Batzordean Bilduk eskatuta, Espainiako Estatuko Kontu Auzitegiak ezarri dien 500.000 euroko bermeaz azalpenak emateko. Alfonso Alonso alkate ohi eta Espainiako Osasun ministroak eta bere udal taldeak, egungo alkateak barne, San Antonioko lokalengatik gehiegi ordaintzeagatik ezarri diete bermea.

Lokalak Gonzalo Anton enpresarioari alokatu zizkioten 6 milioi euroren truke, lokalak erosteagatik ordaindu zuena (2,7 milioi euro) halako bi baino gehiago.

Antxon Belakortu Bilduren zinegotziak iragarri du koalizioaren zerbitzu juridikoak aztertzen ari direla prozeduran pertsonatzeko aukera, eta Alonso buru zuen taldeari "Udaletxearen kontratu okerrena" egin izana leporatu dio.

Gainera, egin dituzten kalkuluen arabera, kontratu horrek milioi bat euro inguruko galera eragingo dio Arabako hiriburuko Udalari.

Alkateak udal zerbitzuen datuekin erantzun dio, eta horien arabera, 2020ra arte 3,6 eta 3,8 milioi euro arteko kostua izango du lokalen alokairuak.

Maroto elektoralismoz jokatzea egotzi dio oposizioari, eta auzia "horren larria" bada auzitegian salatzeko aukeraz galdetu dio.

"Inork ez du deliturik aurkitu", azpimarratu du alkateak, gai honetan ezertaz ez dela damutzen adierazi aurretik.

Gainera, Gorka Urtaran EAJren bozeramaileari zuzendu zaio, nahiz eta Batzordean ez zegoen, 'De Miguel auzia'n EAJko buruzagi ohi asko auzipetuta egon eta, hala ere, alkateari "lezioak emateko azala" duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X