500.000 euroko fidantza ezarri diete Alfonso Alonso eta taldekideei
Espainiako Herri Kontuen Auzitegiak milioi erdi euroko fidantza jarri die Alfonso Alonso Gasteizko alkate ohiari eta kargu hori zuenean bere taldeko kide zirenei, lokal batzuk ustez modu irregularrean, zegokiena baino prezio garestiagoan, alokatu zituztelako. Javier Maroto Gasteizko egungo alkatea ere tartean da, Alonsoren taldean zegoelako ustezko irregulartasuna egin zenean.
Marotok iragarri du Alfonso Alonso Osasun ministro eta alkate ohiaren taldeak ez duela helegiterik jarriko eta euren poltsikotik ordainduko dutela datozen egunotan milioi erdi euroko bermea. Osasun ministroak eta alkateak azpimarratu dute "oso argia" zela lokalak alokatzearekin interes publikoa babesten zutela.
Arabako hiriburuko Udalak baieztatu duenez, 2003tik 2007ra Gasteizen agintean zegoen taldeak ordaindu beharko du fidantza modu solidarioan; Alderdi Popularra zegoen orduan agintean eta bederatzi lagunek osatzen zuten taldea. Horiek auzia preskribitzea eskatu zuten, baina epaileak ez du aintzat hartu eskaera.
Goizean, Alonso eta Udaleko lege-ordezkarien azalpenak entzun ondoren hartu du erabakia Kontuen Auzitegiak. Alkate ohia eta gainerako taldekideak ez dira joan agerraldira.
Ikerketaren arabera, 6 milioi eurotan alokatu zituzten San Antonio kalean dauden lokalak, 20 urterako, kontratu blindatu baten bidez. Gasteizko orduko Udalak Gonzalo Anton enpresari ezagunari alokatu zizkion, ondoren udal-bulegoak jartzeko. Antonek 2,7 milioi eurotan erosi zuen lokala urtebete lehenago.
Udaletik azaldu dutenez, behin behineko likidazio akten bidez udal gobernuak ardura duela baieztatu du auzitegiak, udal diru kontuei kalte egin baitzieten.
Hala, auzipetuek 55.135na euro ordaindu beharko dituzte, Jorge Ibarrondo PPko senatari eta Gasteizko zinegotzi ohiak barne.
Kontu Auzitegiaren arabera, udal gobernu hark gehiegi ordaindu zuen San Antonioko udal lokalengatik, teknikarien irizpidearen kontra, alokairuaren prezioa 10.200 euroan ezarri baitzuten.
Gainera, auziaren instrukzioa daramanak gogorarazi du alokairuaren prezioa berrikusi zutenean KPI baino 9 puntu gorago utzi zutela.
Auzitegiak kalkulatu du behar zena baino zenbat gehiago ordaindu zuten, eta interesak gehituta, 496.233 euroan geratu da.
Gainera, 2007tik aurrerako Ogasun zinegotziek hanka sartu zutela uste du Auzitegiak, KPIren berrikuspena martxoan egin behar zutelako, orduan sinatu baitzuten alokairuaren kontratua, baina urte amaieran egiten zuten, eta horrek are gehiago garestitzen zuen.
Horregatik, isun gehigarria ezarri die Ogasun zinegotziei: Javier Marotori 1.696 euro, Marian Gutierrez sozialistari 5.228 euro, eta Manuel Uriarte egungo zinegotziari 13.366 euro.
Oposizioaren kritikak
Gorka Urtaran EAJren bozeramailearen arabera, Kontu Auzitegiaren erabakiak hiria "zuzentzen jarraitzeko zilegitasuna kentzen dio Javier Marotori, Gasteizi traizioa egin diolako eta kudeatzaile publiko gisa desakreditatu duelako".
Miren Larrion EH Bilduren alkategaiak, berriz, azpimarratu du agerian geratu dela berriro "PPk galbidera eramaten dituela Gasteiz eta Araba".
PSE-EEtik adierazi dute ebazpenak erakusten duela Alonsok eta Marotok kudeatutako kontratua "erabat kaltegarria" zela Arabako hiriburuarentzat.
Niko Gutierrez UPyDren Arabako ahaldun nagusigaiak milioi erdi euroko bermea "euren poltsikoetatik" ordaintzeko exijitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.