Atxiloketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Poliziak Sabin Mendizabal atxilotu du Donapaleun

Barne Ministerioaren arabera, kale-indarkeriagatik zigortu zuten eta 2009az geroztik ihes eginda zegoen.

Sabin Mendizabal atxilotu du Frantziako Poliziak Donapaleun (Pirinio Atlantikoak). Polizia Nazionalaren lankidetza izan du Frantziako Poliziak atxiloketa aurrera eramateko.

Barne Ministerioak agiri batean jakitera eman duenez, 2009az geroztik atxilotua ihes eginda zegoen. Kale-indarkeriagatik zigortu zuten.

Auzitegi Nazionalak atxilotzeko euroagindua eman zuen terrorismoa egotzita.

Albiste gehiago politika

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek "lidergo eta koordinazio handiagoa" eskatu dizkio Sanchezi, oztopo administratiboak eta eragozpen politikoak gainditzeko

"Akordioak betetzeko daude", adierazi du Pradales lehendakariak Lankidetza Iraunkorreko Aldebiko Batzordearen bileraren amaieran. Imanol Pradalesek "borondate politikoa" aitortu du Pedro Sanchezen aldetik, baina "ordena jartzeko" eskatu dio. "Erritmoa bizitu eta edukietan aurrera egin behar dugu, adostutako egutegia betetzeko", gaineratu du lehendakariak.

Gehiago kargatu