Erabakitzeko eskubidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Esku Dagok San Mames betetzeko deia egin du iganderako

Plataformak esan du iritsi dela "denok espero genuen unea: San Mames beteta ikustea erabakitzeko eskubidearen alde, jai giroko ekitaldi parte-hartzaile batean, emozioz gainezka".
Gure esku dago eitb.eus
Gure esku dago eitb.eus

Gure Esku Dago plataforma herritarrak esan du datorren igandea "etorkizunari begiratzeko eguna" izango dela, "erabakitzeko eskubidearen aldeko eguna, aldarrikapenetik jarduerara pasatzeko jauzia emateko, hautetsontzitik erabakitzera". Era berean, parte hartzeko deia egin die herritarrei, Bilboko kaleak eta San Mames "leporaino betetzeko".

Gure Esku Dagoren ordezkariek agerraldia egin dute San Mameseko prentsa aretoan, Kepa Junkera trikitilariarekin, Jose Angel Iribar Athletiken atezain ohiarekin, eta beste pertsonaia ezagun batzuekin batera.

Ibon Altunak adierazi duenez, "jendea dantzan jarriko dute musikarekin, emozioz txaloka eta kantuan, herri bat eskutik helduta aurrera egiten ikusteak ematen duen zoriontasunarekin".

Plataformak esan du iritsi dela "denok espero genuen unea: San Mames beteta ikustea erabakitzeko eskubidearen alde, jai giroko ekitaldi parte-hartzaile batean, emozioz gainezka". Jaian parte hartuko dute, Junkeraz eta Iribarrez gain, Reyes Pradosek, Ana Urrutiak, Ainhoa Vitoriak eta Ohian Vegak, besteak beste.

"Gure Esku Dago dinamika bereizten duen ilusioarekin eta azken bi urteotan erabakitzeko gogoak eman digun batasunarekin", parte hartzeko deia egin die "herritarrei, protagonista izan daitezen beste behin ere". "Kaleak eta San Mames jendez lepo bete nahi ditugu, gutako bakoitzaren borondatearekin eta konpromisoarekin", gaineratu du.

Egitaraua

Igandeko egitaraua eguerdian hasiko da, Euskalduna Zubiaren eta Areatzaren artean egingo duten ehun katearekin. 16:30ean irekiko dituzte San Mameseko ateak, eta 17:30ean hasiko da bertan ekitaldi nagusia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X